Gizartea -
KORONABIRUSA
Positiboak jaitsi egin dira Nafarroan, 60 kasu atzeman baitituzte
Bezperan baino 11 gutxiago dira, baina jaitsiera handiagoa da duela astebete edo duela bi asteko datuekin alderatuta: 32 eta 74 gutxiago, hurrenez hurren.
Eider Garaikoetxea | EITB MEDIA
Beheranzko bidea hartu dute berriro positiboek Nafarroan, azken orduetan 60 kasu atzeman baitituzte, Foru Gobernuak emandako datuen arabera.
Atzokoan 2.329 proba diagnostiko egin zituzten (bezperan baino 24 gutxiago) eta horietatik % 2,6 positibo izan ziren. Positibotasun tasa apur bat jaitsi da, horrenbestez (% 3koa zen asteartean).
Bezperan baino 11 gutxiago dira, baina jaitsiera handiagoa da duela astebete edo duela bi asteko datuekin alderatuta: 32 eta 74 gutxiago, hurrenez hurren.
Birusak gogorren kolpatutako udalerri eta guneei dagokienez, Lakuntza eta Iruñeko Mendebaldea eta Azpilagaña auzoak dira denen buru, launa kutsatzerekin. Horrez gain, Burlatan, Sarrigurenen, Lesakan eta Tafallan hiruna positibo zenbatu dituzte.
Ospitaleetako egoeraren kasuan, Osasunbideak jakinarazi du 90 pertsonak jarraitzen dutela ospitaleratuta covid-19arekin (bezperan baino hiru gutxiago), eta horietako 17 daude ZIUn (bi gutxiago) eta 15 etxean (hiru gehiago). Gainerako 58ak (lau gutxiago) plantan daude.
Birusarekin kutsatutakoen kopuru absolutua 61.359koa da Nafarroan.