Gizartea -
KORONABIRUSA
EAEko 79 udalerri, perimetralki itxita
Bizkaian, Derio, Ermua, Lekeitio, Mungia, Muskiz eta Santurtzi gehitu zaizkie 5.000 biztanle baino gehiagoko herrien zerrendari, eta Gipuzkoan, Andoain, Bergara, Irun eta Usurbil.
A. S. | EITB MEDIA
Eusko Jaurlaritzak datuak eguneratu ondoren, 5.000 biztanletik gorako 10 udalerri gehiago ageri dira eremu gorrian dauden udalerrien zerrendan: Derio, Ermua, Lekeitio, Mungia, Muskiz eta Santurtzi, Bizkaian, eta Andoain, Bergara, Irun eta Usurbil, Gipuzkoan. Herri horiek perimetralki itxita daude gauerditik.
Beasainek, berriz, eremu latzenetik irtetea lortu du eta, beraz, irekita dago berriro.
Bestalde, hiru lurraldeek ere itxita jarraituko dute. Hona hemen zerrenda osoa:
ARABA
Araban, Gasteizek gorri jarraitzen du, Amurrio eta Laudiorekin batera.
Amurrio (454,99)
Gasteiz (433,32)
Llodio (572,18)
BIZKAIA
Bizkaian, Derio, Ermua, Lekeitio, Mungia, Muskiz eta Santurtzi ere itxi dituzte.
Berango (454,23)
Bilbo (573,20)
Derio (563,25)
Erandio (519,79)
Ermua (518,13)
Getxo (537,99)
Leioa (560,08)
Lekeitio (560,08)
Mungia (422,50)
Muskiz (441,24)
Ondarroa (1.003,85)
Portugalete (416,01)
Santurtzi (450,56)
Sestao (539,53)
Trapagaran (573,60)
GIPUZKOA
Gipuzkoan, 5.000 biztanle baino gehiagoko lau udalerri gehiago daude zerrendan: Andoain, Bergara, Irun eta Usurbil. Elgoibar eta Beasain soilik daude zerrendatik kanpo.
Andoain (453,70)
Aretxabaleta (903,95)
Arrasate/Mondragón (738,16)
Astigarraga (1.123,76)
Azkoitia (1.159,98)
Azpeitia (611,04)
Bergara (512,10)
Deba (1.723,82)
Donostia (606,39)
Eibar (582,37)
Errenteria (627,24)
Hernani (636,06)
Hondarribia (512,25)
Irun (538,13)
Lasarte-Oria (656,34)
Lazkao (639,20)
Legazpi (1.926,51)
Lezo (723,68)
Mutriku (564,55)
Oiartzun (896,90)
Oñati (1.613,18)
Ordizia (526,32)
Orio (1.190,48)
Pasaia (771,44)
Tolosa (824,74)
Urnieta (595,91)
Urretxu (1.010,4)
Usurbil (602,41)
Villabona (946,43)
Zarautz (1.212,15)
Zumaia (1.333,06)
Zumarraga (1.018,23)
Horrez gain, 5.000 biztanletik beherako udalerri hauek ere perimetralki itxita daude:
Araban: Aiara, Eltziego eta Bastida.
Bizkaian: Aulesti, Bakio, Loiu, Mallabia, Olaberria, Otxandio, Ugao, Urduliz, Urduña eta Zaratamo.
Gipuzkoan: Aia, Aizarnazabal, Alegia, Anoeta, Antzuola, Asteasu, Elduain, Elgeta, Eskoriatza, Getaria, Ibarra, Irura, Legorreta, Zaldibia, Zestoa eta Zizurkil.
Udalerriak itxita egongo dira, baina ondoko udalerrira joan ahalko da erosketak egitera edo aire librean kirola egitera.
Ostalaritzari dagokionez, taberna eta jatetxeek ordu jakinetan soilik ireki ahalko dituzte barrualdeak: 06:30etik 09:30era eta 13:00etatik 16:30era. Apustu-etxeei dagokienez, ostalaritza zerbitzua barrualdean soilik eman ahalko dute eta zehaztutako ordutegian bakarrik.
Kirol arloan, ezingo dira lau pertsona baino gehiago elkartu toki itxietan kirola egiteko, kirolari federatuak eta profesionalak izan ezik. Aldagelak eta dutxak itxita egongo dira, igerilekuetan salbu. Horietan % 35eko edukiera onartzen da, eta dutxak bakarka erabili ahalko dira.