Gizartea -
KORONABIRUSA
EAEko hiru hiriburuak, hiru lurraldeak eta 40 udalerri handi, itxita
Bizkaia izan da eremu gorrian sartzen azkena, baina lehendik ere mugikortasun mugetara ohitua zegoen, inguruko guztia itxita zuelako.
O. A. | EITB MEDIA
Donostia eta Euskal Autonomia Erkidegoko beste 40 udalerri handi (5.000 biztanle baino gehiagokoak) itxita egongo dira perimetralki gaurtik aurrera, azken 14 egunetan 400etik gorako intzidentzia-tasa metatua gainditu ostean.
Horrez gain, Bizkaia ere itxita egongo da, lehendik Araba eta Gipuzkoa dauden bezala.
Gauzak horrela, EAEko hiru hiriburuak egongo dira itxita: Bilbo (100.000 biztanleko 553,28 kasurekin), Donostia (480,84 kasu) eta Gasteiz (463,55 kasu).
Hona hemen zerrenda osoa:
ARABA
Araban, Amurrio eta Laudio batu dira zerrendara.
Amurrio (484,03)
Laudio (419,60)
Vitoria-Gasteiz (465).
BIZKAIA
Berango, Erandio, Leioa eta Trapagaran batu dira itxitako udalerrien zerrendara. Markina-Xemeinek eta Muskizek beren datuak hobeto dituzte eta eremu gorritik irten dira.
Berango (440,47)
Bilbao (553,28)
Erandio (446,12)
Getxo (547,09)
Leioa (407,33)
Ondarroa (875,45)
Portugalete (459,34)
Sestao (455,11)
Trapagaran (404,89)
GIPUZKOA
Gipuzkoan 5.000 biztanletik gorako bost herri ez beste guztiak egongo dira bihartik itxita. Andoain, Bergara, Elgoibar, Irun eta Usurbil udalerriek zabalik jarraituko dute.
Aretxabaleta (1341,81)
Arrasate/Mondragón (742,69)
Astigarraga (1198,68)
Azkoitia (1301,84)
Azpeitia (492,77)
Beasain (620,50)
Deba (935,26)
Donostia / San Sebastián (480,84)
Eibar (549,61)
Errenteria (607,33)
Hernani (531,70)
Hondarribia (482,81)
Lasarte-Oria (519,82)
Lazkao (568,18)
Legazpi (1593,53)
Lezo (493,42)
Mutriku (526,91)
Oiartzun (800,46)
Oñati (1534,71)
Ordizia (446,87)
Orio (1027,40)
Pasaia (675,76)
Tolosa (783,51)
Urnieta (499,28)
Urretxu (907,89)
Villabona (760,52)
Zarautz (1105,07)
5.000 biztanle baino gutxiagoko herriak
Herri handiez gain, 5.000 biztanle baino gutxiagoko honako herriak itxita egongo dira bihartik aurrera:
ARABA
Aiara, Aramaio, Bastida, Guardia, Berantevilla eta Zambrana.
BIZKAIA
Otxandio eta Urduña.
GIPUZKOA
Aia, Alegia, Anoeta, Ataun, Elduain, Eskoriatza, Gabiria, Getaria, Ibarra, Irura, Itsasondo, Legorreta, Soraluze, Zaldibia, Zestoa eta Zizurkil.
Udalerriak itxita egonda ere, ondoko udalerrira joan ahalko da erosketak egitera edo aire libreko kirola praktikatzera.
Gainera, ostalaritzako barrualdeetako ordutegia murriztua izango dute, 06:30etik 09:30era eta 13:00etatik 16:30era.
Apustu-etxeei dagokienez, ostalaritza zerbitzua barrualdean soilik eman ahalko dute, eta zehaztutako ordutegian bakarrik.
Kirol arloan, ezingo dira 4 pertsona baino gehiago elkartu toki itxietan kirola egiteko, kirolari federatuak eta profesionalak izan ezik. Aldagelak eta dutxak itxita egongo dira, igerilekuetan salbu, horietan % 35eko edukiera onartzen baita, eta dutxak bakarka erabiltzea.