Gizartea -

KORONABIRUSA

360.464 txerto eman dituzte Euskadin, 99.853 bigarren dosian

Asteburu honetan 36.000 dosi baino gehiago inokulatu dituzte, eta orain arte, 402.990 txerto heldu dira EAEra.

Txertaketa Illunben. Argazkia: EFE.
Txertaketa Illunben
Txertaketa Illunben. Argazkia: EFE.

N. B. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

360.464 txerto eman dituzte orain arte Euskadin, asteburuan 36.479 dosi inokulatu ostean. Horietatik, 99.853 bigarren dosiak izan dira, hau da, kasu horietan txertaketa-pauta bete da eta inokulatuak immunizatuta daude.

Oro har, astelehen honetan eguneratutako azken txertaketa-buletinaren arabera, Pfizer/Biontech enpresaren 262.862 dosi inokulatu dituzte (96.339 dosi bigarren dosian), Modernaren 15.166 dosi (3.514 bigarren dosi) eta AstraZenecaren 82.436 dosi.

Zentro soziosanitarioetako egoiliarren eta profesionalen % 99,3k bigarren dosia jaso du dagoeneko; Osakidetzako profesionalen kasuan, ehuneko hori % 90,7koa da, eta osasun-zentro pribatuen eta osasun-garraioaren eremuan, berriz, % 39,8ra jaitsi da. Kolektibo horrek lehen dosia % 81ean jaso du.

Bestalde, Ertzaintzako agenteen % 100ek (55 urtetik beherakoak) txertoaren lehen dosia jaso du, baita beste zerbitzu soziosanitario batzuetako profesionalen eta erabiltzaileen % 100ek ere (55 urtetik beherakoak), eta unibertsitatez kanpoko hezkuntzaren % 100ek ere bai (55 urtetik beherakoak).

Orain arte, 402.990 txerto jaso ditu Euskadik, horietatik 277.290 Pfizerrenak, 30.800 Modernarenak eta 94.900 AstraZenecarenak. Bigarren dosirako 37.200 txerto erreserbatu dira Pfizerren kasuan, 2.950 Modernaren kasuan eta 14.440 AstraZenecaren kasuan (kasu honetan, datozen asteetan erabiliko den stocka da).

Txertoak inokulatzeko plangintzari dagokionez, astearte honetara arte (martxoak 30) 12.722 Pfizer txerto, 13.219 Moderna txerto eta 27.234 AstraZeneca txerto ematea aurreikusi du Osakidetzak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak