Gizartea -
Koronabirusa
Nafarroak bilerak mugatuko ditu Aitaren Eguneko zubian, martxoaren 17tik 21era
Toki publiko itxietan bilerak lau pertsonara mugatuko ditu eta leku publiko irekietan seira, eta batzar pribatuak bizikidetza talde bakarrera.
EiTB Media | Agentziak
Martxoaren 17tik 21era toki publiko itxietan bilerak lau pertsonara mugatuko dituzte Nafarroan, leku publiko irekietan seira, eta batzar pribatuak bizikidetza talde bakarrera. Etxeratzeko agindua, aldiz, 23:00etan mantenduko du Foru Erkidegoak.
Beraz, Aitaren Eguneko zubiarekin batera aplikatuko dituzte neurriak, Lurralde arteko Osasun Kontseiluan Espainiako Gobernuak eta erkidegoek adostutakoa betetzeko.
Era berean, zirkulazio publikoko tokietan egin nahi diren bilerak eta manifestazioak baldintzatzeko edo debekatzeko aukera egongo da, aldez aurretik egin beharreko komunikazioan deitzaileek segurtasuneko distantzia bermatzerik ez baldin badute.
Neurriak martxoaren 17an, 00:00etan, hasiko dira aplikatzen, Maria Chivite presidenteak ostiral honetan sinatutako foru dekretua indarrean sartu ostean.