Gizartea -
Koronabirusa
Nafarroak 60 kasuko langa gainditu du
Bezperan baino bost gehiago badira ere, duela astebete baino 20 kasu gutxiago izan dira.
E. G. | EITB MEDIA
Nafarroak 60 kasuko langa gainditu zuen atzo, asteazkena, 62 positibo zenbatu baitzituen, Foru Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera. Positibotasun tasak ere gora egin du, asteartean % 2,75ekoa izatetik asteazkenean % 3,5ekoa izatera pasatu baita, 1.761 proba eginda.
Bezperan baino bost kasu gehiago dira, baina duela astebete baino 20 gutxiago eta duela bi aste baino 17 gutxiago.
Kutsatze gehien pilatzen dituzten udalerri edo guneei dagokienez, Iruñeko bi auzo dira denen buru, II. Zabalgunea eta Mendebaldea, bosna kasurekin. Lizarra eta Mutiloa herrietan eta Azpilagaña eta Buztintxuri auzoetan launa positibo zenbatu dituzte.