Gizartea -

Koronabirusa

56 kasu berri atzeman dituzte Nafarroan, abenduaren 20tik zenbatutako kopuru txikiena

1.886 proba egin zituzten atzo, bezperan baino gutxiago, eta positiboen tasa zertxobait jaitsi da berriro: % 3,29ik % 2,96ra.

Jendea Iruñetik paseoan. Argazkia: EFE
Jendea Iruñetik paseoan
Jendea Iruñetik paseoan. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Osasun Sistemak 56 kasu positibo berri atzeman zituen atzo, aurreko egunean baino 25 gutxiago, Osasun Publikoaren Institutuaren datuen arabera. Abenduaren 20az geroztik zenbatutako kopururik txikiena da larunbatekoa. 57 kasu atzeman zituzten orduan.

Ostiralean 1.886 proba egin zituzten, eta horrek esan nahi du positibotasuna % 2,96koa izan zela. Foru Erkidegoak zortzi egun jarraian daramatza % 5eko positibotasunetik behera.

Astean zehar, 139 kasu atzeman zituzten astelehenean (% 4,8), 89 asteartean ( % 2,9), 97 asteazkenean ( % 3,4), 96 ostegunean ( % 4,1), 82 ostiralean (% 3,29) eta 57 larunbatean.

Gaur-gaurkoz, 152 pertsona daude ospitalean covid-19ak jota. Atzo bertan lau lagun ospitaleratu zituzten; horietako bat ZIUn. Azken orduetan, baina, ez da inor hil. Guztira, beraz, 1.079 heriotza izan dira Nafarroan covid-19ren eraginez pandemia hasi zenetik.

Zonaldeka, Iruñerrian izan dira kutsatzeen % 61; Tuteran % 9, eta Lizarran % 5. Gainerako positiboak (% 25) Nafarroa osoan banatuta atzeman dituzte.

Adin-tarteka banatuta, 45 eta 59 urte bitartekoen artean zenbatu dituzte kasuen % 25, eta 30 eta 44 eta 60 eta 75 bitartekoen artean, berriz, % 19. Emakumeen artean, bestalde, kasu gehiago detektatu dituzte (% 54).

Intzidentzia metatua 50.355 kasutan dago Nafarroan.

Orain arte jarritako txerto kopuruari dagokionez, azken orduotan jakinarazi dute 42.014 pertsonak jaso dutela txertoa (48.045 txerto iritsi dira), eta 15.642k bukatu dute txertaketa prozesua.

EAEk gune gorritik ateratzea lortu du

Euskal Autonomia Erkidegoan 423 covid-19 kasu berri atzeman dituzte azken 24 orduetan, eta positiboen tasa % 4,8an dago orain. Ostiralean % 5eko tasa gainditu bazuen ere, datuak hobetzea lortu du berriro EAEk.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko albisteak Nafarroa Tutera berriak Gaixotasunak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Osasunari buruzko albisteak Medikuak Erizaintza gaur Medizinak albisteak Txertoak azken ordukoa Zer gertatu da Barañain herrian? Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Anbulatorioak albisteak Osasunbidea gaur