Gizartea -

KORONABIRUSA

Sagarduik esan du oraindik ez dakitela zein den Santutxuko agerraldiaren jatorria

Osasun sailburuak adierazi duenez, bi baheketa egin dituzte eraikinean, eta oraindik ez dituzte agerraldiaren arrazoiak aurkitu; hori dela eta, otsailaren amaierara arte egongo dira zaintzapean.

Santutxun agerraldiak eragindako ataria. Argazkia: EFE.
Santutxun agerraldiak eragindako ataria
Santutxun agerraldiak eragindako ataria. Argazkia: EFE.

N. B. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak adierazi duenez, bi baheketa egin dituzte Santutxuko eraikinean, eta oraindik ez dute agerraldiaren jatorria aurkitu; hori dela eta, otsailaren amaierara arte luzatuko dute haien zaintza.

Horrela, Sagarduik Bilboko Santutxu auzoko atariaren egoera izan du hizpide; izan ere, sei pertsona hil dira bertan, eta 30 inguruk positibo eman dute.

Osasun sailburuak azaldu duenez, eraikin horretan duela aste batzuetatik ari dira komunitatearekin lanean, eta agerraldia "gertutik" jarraitu dute, Bilboko Udalarekin eta erakunde sanitario integratuekin elkarlanean.

Gaineratu duenez, eraikin horretan kasu asko zeudela jakin zenetik, agerraldiari eusteko neurriak ezarri dituzte; besteak beste, egoiliarren artean bi baheketa egin zituzten, azkena otsailaren 1ean, eta positibo bakarra atzeman zuten.

Sagarduik adierazi duenez, agerraldiaren zaintza otsailaren amaierara arte luzatuko da, balizko eboluzio bat ikusteko. Gainera, Bizkaiko Epidemiologia unitatea beste kutsatze-eremu batzuetan izan daitezkeen kasuak ikertzen ari dela jakinarazi du, eta erabilera komuneko espazioak izan daitezkeen kasuetan hartzen diren neurriak gogorarazi ditu, hala nola higienea eta aireztapen sakona.

Sagarduik esan du oraindik ez dakitela zehazki zein den agerraldiaren jatorria, eta positibizatutako kasu guztien garapena jarraitzen ari direla, "non elkartu ahal izan diren ikusita". "Baina ezin da zehaztu espazio batean izan denik, ezta arrazoi batengatik izan denik ere, 132 inguru dira bloke horretan erroldatutako bizilagunak, eta lau familia-nukleo izan dira positibotasun datu horiek batu dituztenak", adierazi du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo Herriak eta Hiriak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Santutxu Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa