Oihana Bartra bertsolari bilbotarraren bertsokeraz eta ibilbideaz aritu da Andoni Egaña "Biba Zuek!" saioan. Azaldu duenez, Santutxukoaren meriturik handienetakoa da bere euskortasuna, beti hor dagoen bertsolaria baita. Gero eta zorrotzagoa dela nabarmendu du.
Arazoekin ekin dio ordea; izan ere, Android telefonoetan aplikazioaren bidez ordaindu nahi izan duten erabiltzaileek ezin izan dute ordainketa egin. Gainera, hiriburuko zenbait parkimetrotan ere arazoak izan dira.
Radio Euskadiko "Boulevard" saioari eman dion elkarrizketan, Bilboko alkateak argi utzi du TAO berria irabazi asmorik gabeko zerbitzua dela. "Trafikoa arautzeko sistema bat da", esan du.
Ertzaintzak jakitera eman duenez, ustezko hiltzailea eta biktima senitartekoak ziren. Emakumea bart aurkitu dute etxebizitza batean hilda, labanaz egindako zauriak zituela.
Ertzaintzak jakitera eman duenez, ustezko hiltzailea eta biktima senitartekoak ziren. Emakumea bart aurkitu dute etxebizitza batean hilda, labanaz egindako zauriekin.
Biktima ospitalera eraman behar izan dute, bizkarrean eta belarri batean egin dizkion zauriak artatzera. Atxilotua (24 urtekoa) datozen orduotan utziko dute epailearen esku.
Mehatxuak egin ostean, gizona Santutxu auzoko denda batean sartu eta hiru orduz gotortu zen hainbat armarekin. Aurrez, igande goizean, indarkeriaz egindako lapurretagatik atxilotu zuten.
Lau lagunek, duela urte eta erdi, Base Riko, etxera eramateko janari prestatua eskaintzen duen denda, zabaldu zuten Santutxun. Jon Casamayorrek azaldu digunez, janari osasuntsua eta maitasunez egindakoa eskaintzen dute. Bada, Jonathan sukaldariak albondigak saltsa espainolarekin prestatu dizkigu.
Bilboko taldeak 2023ko denboraldirako proiektu berria aurkeztu du. Sei fitxaketa berrietatik, Iraia Mendiak eta Carolina Roblesek taldeari buruz hitz egin dute.
Garrak 23:00ak aldera piztu dira Iturriaga kaleko 2. zenbakiko 11. solairuan. Badaezpada, eraikina guztiz hustu dute. Itzaltze lanak amaituta, euren bizilekuetara itzuli ahal izan dira auzokideak.
Gaur egungo Santutxu auzoan, frankismo garaian, emakumezkoen kartzela bat zegoen. Orue txaleta zuen izena. Ehunka emakume bertan izan zituzten preso, eta haietako 11 fusilatu egin zituzten. Gaur, lehen aldiz, Udalak eta memoriaren alde lan egiten duten erakundeek, omenaldia egin diete.
Bi urteko etenaren ondoren, auzo hauetan piztuko dituzte suak: Deustu, Deustuko Erribera, San Ignazio, Matiko, Zurbaranbarri, Etxebarria parkea, Santutxu, Otxarkoaga, Abusu, San Adrian, Irala, Zorrotza, Bilbo Zaharra, Masustegi eta Iturrigorri-Peñascal.
Lau hilketatan parte hartzeagatik 30 urteko zigorra ezarri zioten Agus Almarazi. 25 urte espetxean egin ostean, atzo irten zen ETAko presoa kalera eta harrera egin zioten Santutxun.
Lekeitioko Abaroa parkean, Iparraldeko haizearen aitzakiapean antolatutako bertso-saioko aleak, eta Bilboko Santutxu auzoan San Isidrotan izandako bertsoaldiak ere topatuko dituzu podcast honetan. Nafarroako emakume bertsolariek osatutako "Gure Aldetara" diskoa ere ezagutu dugu; emakumeen jarduna bultzatzeko eta bertso-paperen izaera aldarrikatzeko helburuz sortua. Bederatzikoa osatzea Alaia Esnaolaren ardura izan da eta honek Imanol Esoain-i bidali dio puntua.
Goizaldean piztu da sua San Francisquito kaleko aparkaleku batean. Astebetean inguru berean gertatzen den bigarren sutea da eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du.
Osasun sailburuak adierazi duenez, bi baheketa egin dituzte eraikinean, eta oraindik ez dituzte agerraldiaren arrazoiak aurkitu; hori dela eta, otsailaren amaierara arte egongo dira zaintzapean.
Osakidetzak baheketa egin du Haro plazako 4. zenbakiko bizilagunen artean koronabirusaren agerraldia kontrolpean hartzen saiatzeko. Osakidetzaren aztarnariek atzeman zutela azpimarratu du Sagarduik.
Bilboko Santutxu auzoan izandako agerraldiak bizilagunen artean "nahasmena eta alarma" sortu dituela onartu du Federico Azkarragak. Lanera joan behar dutenak soilik ateratzen omen dira etxetik.
Suak inguruko bi auto ere kaltetu ditu Santutxun. Segurtasun Sailaren esanetan, bart ez da neurri murriztaileen aurkako protestarik izan eta oraingoz behintzat ezin da loturarik egin.
15:00ak aldera pertsona bat trenbidera erori da Santutxun, eta metroak harrapatuta hil da. Ondorioz, zerbitzua eten behar izan dute Zazpikaleak eta Bolueta artean, 17:00ak arte.
Santutxu auzoko Gaztedi Dantzari Taldeko kideak dantzan aritu dira egunotan, bakoitzak bere bideoa grabatu eta emanaldi berezi hau eskaintze aldera. Ikus ezazu Bolant dantza, musika eta guzti!
Sindikatuak uste du Jaurlaritzak Larreagaburu "eskola ixteko asmoa" duela etorkizunean eta horren kontra ikastetxeko langileek eta gurasoek egingo dituzten mobilizazioei babesa agertu die.
Igande gauerdian erori zen 25 urteko gizonezkoa Fika kaleko etxebizitza bateko leihotik. Gaztea larri zauritu zen orduan, eta bart hil da Gurutzetako Ospitalean.