Gizartea -

ASTRONOMIA

Zer ikusiko dugu zeruan 2021ean?

2021ean hiru superilargiz eta lau eklipsez gozatzeko aukera izango dugu.

Superilargia Santiagoko katedralaren gainean. Argazkia: EFE
Superilargia Santiagoko katedralaren gainean.
Superilargia Santiagoko katedralaren gainean. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2020an astronomiaz gozatu ahal izan genuen zenbait fenomeno astronomikorekin, Neowise kometarekin edo Jupiter eta Saturnoren superkonjuntzioarekin, besteak beste. Halaber, 2021ak hainbat ekitaldi astronomiko oparituko dizkigu; hiru superilargi, bi ilargi-eklipse eta bi eguzki-eklipse, tartean.

Superilargiak

"Superilargi" terminoa duela hamarkada gutxi sortu zen, eta astronomoek apogeoko ilargi betea (Ilargia Lurretik gertuen dagoen unean gertatzen den ilargi betea) aipatzeko erabiltzen da.

"Superilargia" Lurretik ilargi betearen diametroa eta distira hautemateko modua aipatzeko erabiltzen da. Fenomeno hau izaten denean, Ilargiaren itxurazko diametroa % 14raino igo daiteke eta bere distira % 30eraino.

Aurten hiru superilargi izango dira: apirilaren 27an, maiatzaren 26an eta ekainaren 24an.

Eklipseak

2021ean lau eklipse (bi eguzki- eta bi ilargi-eklipse) izango dira, horietako bat Euskal Herritik ikusi ahalko da.

Maiatzaren 26ko superilargiak ilargi eklipse osoa izango du lagun. Planeta Eguzkiaren eta Ilargiaren artean kokatuko da, sateliteari itzal eginez, eta gorriz ikusten da. Eklipse hau Asiako ekialdean, Australian, Ozeano Barean eta Amerikan ikusi ahalko da.

Urteko lehen eguzki eklipsea ekainaren 10ean izango da. Ilargia Eguzkiaren eta Lurraren artean jarriko da, lehena erabat estali gabe, eta, horrela, satelitearen itzalaren inguruan eraztun distiratsu bat sortuko da. Kanadako iparraldean, Groenlandian eta Errusian ikusi ahalko da. Ipar Amerikan, Europan eta Asian modu partzialean ikusiko da, eta, beraz, Euskal Herrian horrela ikusi ahalko dugu.

Azaroaren 19an, Ilargiaren eklipse partziala gertatuko da eta Amerikan, Europa iparraldean, Asiako ekialdean, Australian eta ozeano Barean ikusgai izango dena.

Azkenik, urteko azkena abenduaren 4an gertatuko den eguzki eklipsea izango da. Eklipse osoa ikusiko da Antartikatik, eta partziala, berriz, Antartikatik, Afrikako hegoaldetik eta Ozeano Atlantikoaren hegoaldetik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bitxikeriak Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Super ilargia abuztuaren Zientziaren hedapena Ilargi eklipseak Eguzki eklipseak Astronomia Unibertsoa