Gizartea -
KORONABIRUSA
Ikasle-egoitza bat konfinatu dute Iruñean hainbat covid-19 kasu atzeman ostean
Poliziak atzo gauean jaso zuen egoitzako sarbideak zaintzen laguntzeko Nafarroako Osasun Departamentuaren eskaera; izan ere, egoitza konfinatu egin dute eta ezin da bertara sartu eta bertatik irten.
A. S. | EITB MEDIA
Foruzaingoa eta Iruñeko Udaltzaingoa Camplus Pamplona ikasle-egoitzako sarrerak eta irteerak kontrolatzen ari dira, Nafarroako hiriburuko Galizia etorbidean, covid-19 agerraldi baten ondorioz; 13 kasu atzeman dituzte orain arte.
Poliziak atzo gauean jaso zuen egoitzako sarbideak zaintzen laguntzeko Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuaren eskaera; izan ere, egoitza konfinatu egin dute eta ezin da bertara sartu eta bertatik irten.
"Une honetan pertsona guztiak barruan daude, eta ezin da bertatik alde egin. Egoitzan dauden osasun zerbitzuek osasun segurtasuna bermatzeko beharrezko probak egiten ari dira", azaldu du Udaltzaingoak.
Osasun Sailak azaldu duenez, agerraldia "garrantzitsua" izan da, eta ez dute baztertu baheketa egitea.