Gizartea -

KORONABIRUSA

Bingen Zupiriaren ustez, indarrean dauden neurriak nahikoak izan daitezke

Astelehenean elkartuko den LABIren aholku batzordearen atarian, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak egun indarrean dauden neurriak betetzean egin du azpimarra.

Bingen Zupiria Jaurlaritzako bozeramailea, 'Egun on Euskadin'. ETBren bideo batetik ateratako irudia
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramailea, "Egun on Euskadi" saioan
Zupiria: "Hiru, lau edo bost txerto daudenean azkarrago joango gara"

2:33

O.A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken egunotan koronabirusaren intzidentzia tasa gora egiten ari da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta goizean elkartu da LABIren batzorde teknikoa egoera eta balizko murrizketa berriak aztertzeko.

Batzarra hasi aurretik, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak ETB1eko "Egun on Euskadi" saioan adierazi duenez, gaur-gaurkoz indarrean dauden neurri murriztaileak nahikoak izan daitezke. Astelehean egingo du bilera LABIren aholku batzordeak eta mahai gainean egon daiteke murrizketak areagotzea.

Datuek okerrera egin dutela onartuta, Jaurlaritzatik hasieratik hartu dituen neurriak "oso gogorrak" izan direla azpimarratu du Bingen Zupiriak. "Neurriak gogorrak izanik, horiek kudeatuz gero, pixkanaka-pixkanaka egora horri aurre egiteko moduan gaude", gaineratu du.

Ildo horretan, neurri berrietan baino daudenak betetzean eta betearaztean egin du azpimarra. 

Asteburuari begira eta merkealdiak hasi direla kontuan izanda, osasun neurriak betetzearen beharra nabarmendu du kutsatzeak saihesteko.

Gabonetako ospakizunek kutsatze datuetan duten eraginaz galdetuta, oro har, jenderik gehiena "oso ondo portatu" dela azaldu du. Orokorrean, "jenderik gehiena zentzuz eta tentuz aritu da". Hala ere, salbuespen gisa jarri du 18-39 adin tartea.

Bingen Zupiriak txertaketa kanpaina ere hizpide izan du. Euskal Autonomia Erkidegoak 10.692 txerto jarri ditu dagoeneko, jasotakoen herena gutxi gorabehera. Txertoak gordetzeko estrategiaren egokitasunaz galdetuta, osasun agintariek hartutako erabakia defendatu du.

"Gure osasun arduradunek erabaki dute txertaketa egitea bermatuz lehendabiziko dosia jaso duen pertsonak bigarrena jasoko duela, txerto berriak jaso ala ez. Irizpide bat da, okerra bada, zuzenduko da", aldarrikatu du.

Txertoaren hornidura handituz doan heinean, txertaketa azkartuko dela zehaztu du: "Europar Batasunean txerto bakar bat dago oraingoz, hiru, lau edo bost daudenean azkarrago joango da".

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza berriak Eusko Jaurlaritza berriak EAE albisteak Gaixotasunak argazkiak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Albisteak Zientzia albisteak Medikuntza albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizainak azken ordukoa Sendagaiak albisteak Txertoak albisteak Donostia Unibertsitate Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusaren olatua gaur Zer ezin daiteke egin Euskal Herrian? Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak LABI