Gizartea -

Erregetako loteria

Sari potoloak bi milioi utzi ditu Bilbon eta 400.000 euro Donostian

Zehazki, 19.570 zenbakiak irabazi du sari nagusia. Dezimo gehienak Bilboko Zorrotza auzoan saldu zituzten; Donostiako Altza auzoan, berriz, bi dezimo. Saria oso banatuta egon da.

Zorrotzako auzoan dagoen administrazioan saldu dute sari nagusia. Argazkia: EFE
Zorrotzako loteria administrazioko jabeak.
Zorrotzako auzoan dagoen administrazioan saldu dute sari nagusia. Argazkia: EFE

A. O. | I. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

19.570 zenbakia, alegia, Erregetako loteriaren lehen saria, Bilboko Zorrotza auzoan eta Donostian egokitu da. Bilboko kasuan, Zorrotza-Castrejana kaleko 2. zenbakiko administrazioan saldu zen, eta bi milioi euro utzi ditu. Donostian, berriz, 400.000 euro uzti ditu zenbaki horrek asteazken honetan.

Hain zuzen ere, Bilboko Zorrotza auzoko Zorrotza-Castrejana kaleko 2. zenbakian utzi du diru gehien sari potoloak. Nereak eta Ainhoak, bertako bi loteria-saltzaileek, orain arte ez dutela inoiz "sari handirik banatu" azaldu dute, cava botila eskuan zutela.

"Hirugarren eta laugarren sariren bat eman genuen Gabonetan duela urte asko, baina sari nagusia ez genuen inoiz zozketan eman. Sari potoloak ihes egiten zigun, baina, egia esan, oso pozik gaude gaur", esan dute.

Loteria-saltzaileek azaldu dutenez, haien familiak 1982an ireki zuen bulegoa: "Gure aitak jarri zuen martxan. Urte asko daramatzagu auzoan, eta pozgarria da guretzat hain jende leialari albiste zoragarri hau eman ahal izatea. Azkenean, bezero guztiak ezagutzen ditugu, eta sari bat emateko irrikan gaude beti".

Bi saltzaileei oraingoz ez die inork deitu, beste administrazio batzuetako kideren batek bakarrik, zorionak emateko. Dezimorik ere ez da geratu, eta horietako bakoitzak 200.000 euroko saia du.

Euskadin, sari nagusia egokitu den beste lekua Arri Berri kaleko "Feli" taberna da, Altza auzoan (Donostia). Bertan, saritutako bi dezimo erosi zituzten, eta, ondorioz, guztira 400.000 euro irabazi dituzte.

Establezimenduko arduradunek azaldu dutenez, bi dezimo dira, eta haiek horietako bat gorde zuten, senideekin banatzeko. Zenbakia 70ean amaitzen da, taberna ireki zuten urtea gogora ekartzeko.

Bigarren sariaren zati bat (3.436) Erandion eta Ermuan (Bizkaia) egokitu da, baita San Andrianen eta Tuteran (Nafarroan) ere. Hirugarren sariaren zati bat (5.587), berriz, Derion, Ermuan, Azkoitian, Lasarten, Donostian, Hondarribian, Altsasun, Cordovillan eta Iruñean jausi da, nahiz eta hiru sari nagusiak oso banatuta dauden Espainia osoan.

Araban, ordea, ez da sari garrantzitsurik egokitu gaur eguerdian Madrilen egindako zozketan. Asteazken honetan egindako zozketarekin, 34 aldiz jausi da jada lehen saria Euskadin.

Lehen sariak dezimoko bi milioi euroko banatu ditu; bigarrenak, berriz, serieko 750.000 euro. Hirugarren sari bat ere badago, 250.000 euro (serieko). Azkenik, 3.500 euroko 20 sari eta 1.000 euroko beste 1.400 sari ere.

eitb.eus-eko bilatzailean kontsulta dezakezu Haurraren loteria egokitu ote zaizun.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gabonetako loteria Erregetako loteria Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Loteria