Gizartea -

KORONABIRUSA

Nabarmen jaitsi dira covid-19 kasuak Nafarroan, 66 atzemanda

Atzo 974 proba egin zituzten (664 PCR eta 310 test antigeno), % 6,8ko positibo tasarekin.

Osasun langile bat, PCR frogak egiten. Argazkia: EFE
Osasun langile bat, PCR frogak egiten.
Osasun langile bat, PCR frogak egiten. Argazkia: EFE

EIDER JAUREGI OIARTZABAL | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroak hiru hildako erregistratu ditu azken orduetan, eta positibo berrien kopurua 66ra jaitsi da, Lan eta Osasun Publikoko Institutuak emandako datuen arabera.

Atzo 974 proba egin zituzten (664 PCR eta 310 test antigeno), % 6,8ko positibo tasarekin.

Atzo 83 eta 77 urteko bi gizon hil ziren, eta aurreko egunetan hildako 101 urteko emakume baten heriotza ere jakinarazi zuten.

Azken datu horiekin, guztira 971 pertsona hil dira Nafarroan, eta 42.740 kutsatu dira.

Halaber, atzo bi ospitaleratze izan ziren, bat ere ez ZIUn.

Guztira, 129 pertsona daude ospitaleratuta (atzo baino bat gutxiago), 21 ZIUn (bat gehiago), 30 etxeko zaintzan (atzo bezala) eta 78 gela arruntetan (bi gutxiago).

Zonaldeka, Iruñean eta bere eskualdean kasu positibo berrien % 55 izan ziren, Tuteran % 12, Lizarran % 5 eta gainerako % 28a Nafarroako beste zonalde batzuetan banatu zen.

EAEko kasuak

Covid-19aren pandemiaren positibo tasak goranzko joerari eutsi dio EAEn, % 7,7ra igo baita, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak igande honetan emandako datuen araber.

Gainera, atzemandako 370 kasuak bezperakoak baino gehiago izan dira (302), baina proba gehiago ere egin dituzte, guztira 4.836.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Medikuak Erizaintza Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Osasunbidea