Gizartea -
KORONABIRUSA
Goranzko joerari eutsi dio Nafarroak, 138 positibo berrirekin
Positibo kopurua bere horretan mantendu da Foru Erkidegoan, baina kutsatze tasak gora egin du, % 6,7ra.
I. G. | EITB MEDIA
138 positibo berri zenbatu dituzte ostegunean Nafarroan, azken egunetan hartutako goranzko joera mantenduta.
2.046 froga egin zituzten Nafarroan atzo, eta horietatik % 6,7k positibo eman zuen, Foru Gobernuak emandako datuen arabera.
Aurreko egunean 139 izan ziren kasu berriak, eta % 5,6koa izan zen kutsatze tasa; asteartean 130 positibo zenbatu zituzten, eta 102 astelehenean.
Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea