Gizartea -

Donostia

Udal zergak eta tasak % 1,1 igoko dituzte Donostian 2021ean

Igoera hori urte amaierarako aurreikusitako KPIaren batez besteko igoeraren parekoa izango da, eta BPGaren % 1,8tik beherakoa.

Donostiako alde zaharra. Argazkia: Artxiboa
Donostia
Donostiako alde zaharra. Argazkia: Artxiboa

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Udal zergak eta tasak % 1,1 igoko dituzte Donostian 2021ean. Donostiako Udalak onartu zuen igoera, iragan irailean egin zen osoko bilkuran.

Igoera hori urte amaierarako aurreikusitako KPIaren batez besteko igoeraren parekoa izango da, eta BPGaren % 1,8tik beherakoa.

EAJ eta PSE-EEren koalizio gobernuak EH Bildurekin eta Elkarrekin Podemosekin ituna egin ostean adostu zituzten neurriak, gobernuaren hasierako proposamenaren hiru kargaren zenbait alderdi aldatzeko.

Jaime Dominguez-Macaya Ogasun eta Finantza zinegotziaren aburuz, Udalak 1,8 milioi euro biltzea espero du onartutako ordenantza fiskal hauekin.

Egindako akordioak

Udal-gobernuak Elkarrekin Podemosekin adostutakoaren arabera, TAO zerbitzupean dauden aparkalekuen binetak ez dira % 10etik igoko Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta edota Gizarte Larrialdietarako Laguntza jasotzen dituztenentzat.

EH Bildurekin, berriz, mahai eta aulkien tasen hobaria zuzentzea adostu zuen udal-gobernuak. Egun, indarrean dago neurri hori.

Hobariak % 66koa izaten jarraituko du 11 mahai edo gehiago dituzten lokalentzat. Ostera, 10 edo gutxiago dituztenek % 90ekoa jasoko dute.

Gainera, koronabirusarengatik astebetez itxi behar izan duten lokalek % 99ko hobaria jasoko dute. Hobaria itxieraren iraupenaren araberakoa izango da.

Halaber, beste bi neurri adostu zituzten gobernuak eta bi alderdiek. Alde batetik, pisu turistikoetarako jarduera-lizentzia lortzeko tasa % 50 igotzea, eta, bestetik, obra handiak egiteko tasa % 3 haztea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Krisia EAJ-PNV Eneko Goia albisteak Turismoa Euskadi KPI Gizartea Ekonomia EH Bildu PSE-EE Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi DSBE TAO Koronabirusa Zergak gaur