TAO araudi berria astelehenetik (urriak 30) aurrera aplikatzeko asmoa zuen Bilboko Udalak. Udalak data berriaren berri emango du, "sistema osoak behar bezala funtzionatzen duela ziurtatzen denean".
Bilboko Udalak TAO araudi berria abiatuko du urrian, eta bi eremu nagusi mantenduko dira: intentsiboa eta bizitegi eremua. Halaber, isunak 100 eurorainokoak izan daitezke.
"TAO ez" idatzi dute hiriko hainbat parkimetrotan, eta margoa bota diete pantailari eta teklatuari. Erasoak irmo gaitzetsi ditu Gorka Urtaran Gasteizko jarduneko alkateak.
Lehenengo egunetan "lan pedagogikoa" egiteko "informazioa" emango diete herritarrei, horretara ohitzen joan daitezen. Aieteko Melodi inguruan, 15 egun geroago hasiko da martxan.
KPIren araberako soldata-igoera eta 35 orduko lanaldia aldarrikatzen dituzte. Lan-hitzarmenaren negoziazioak urtebete blokeatuta daramala salatu dute ELA, LAB eta CCOO sindikatuek.
Era berean, Deustuko TAOko 8. gunea Madariaga etorbidera, Morgan kalera, Ibarrekolanda kalera eta Madariaga etorbideko kanpoko aparkalekura zabaldu dute.
Atxilotu zituzten unean pintura zuria, arrabolak eta materiala gainean zeramaten, urdin eta laranja koloreko seinaleztapena zuriz margotzeko. Egiaztatu dutenez, atxilotuek ez dute autorik, eta horietako bi ez dira auzoan bizi.
Bazkalorduan ere ordaindu egingo da datorren urtetik aurrera, orain ez bezala. Gainera, Ibarrekolanda, Abusu eta San Ignazio auzoetara zabalduko dute zerbitzua.
Iruñeko Udaltzaingoaren arabera, "ustezko erasotzailea identifikatzeko zantzuak" dituzte. Nafarroako Gobernuko lehen lehendakariordeak erasoa salatu du eta elkartasuna adierazi dio zauritutako beharginari.
Horretaz gain, astelehenetik aurrera TAO zerbitzua berriro martxan izan da. Asteburutik aurrera, berriz, hiriko 13 eremu egokituko dituzte oinezkoek lehentasuna izan dezaten.
Telefono mugikorrean Telpark izena duen aplikazioa erabiltzea gomendatu die Udalak herritarrei, aparkalekua parkimetroa ukitu gabe kudeatzeko aukera ematen baitu.
Real Automovil Club Vasco Navarrok Donostiako Udalaren urratsei jarraitzea eskatu dio Bilbokoari, hark TAOa bertan behera utzi aurreko isunak baliogabetu eta ordaindutakoen dirua itzuli baitzuen.
Real Automovil Club Vasco Navarrok (RACVN) eskertu du Bilboko eta Donostiako Udalek TAOaren inguruko "jarrera zuzendu" izana, baina "berandu datorrela" uste du.
Datozen bi hilabeteotako larunbatetan ez da TAO zerbitzurik egongo. Uztailaren 25ean eta 31n eta abuztuaren 15ean eta 23an ere ez da TAO zerbitzurik izango, jaiegunak baitira.
Uztailaren 1etik irailaren 30era Donostiako hiritar guztiek aparkaleku mugatuko guneetako edozein sektoretan aparkatzeko baimena izango dute udaz erabat gozatzeko.
Iaz ez zen TAOrik izan udako hilabetean, baina hiriko mugikortasunari kalte egin ziola uste dute arduradunek, eta horregatik goizez jartzea erabaki dute.
Aurten, lehen aldiz, TAO zerbitzurik ez da izan Bilbon abuztuan, eta Bilbobus zerbitzua ere ezberdina izan da udan. Udako aldaketen ostean, neguko ordutegiarekin hasiko dira bi zerbitzuak.