Gizartea -
Koronabirusa
Baheketa Aramaion eta Arrasaten, astelehenetik ostiralera bitartean
Debagoieneko ospitalean egingo dituzte PCR testak, 08:00ak eta 20:00ak bitartean. Emaitzak SMS mezu bidez jakinaraziko dituzte.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Osakidetzak baheketa masiboa egingo du Aramaioko eta Arrasateko 6 urtetik gorako herritarren artean, covid-19 kasuak atzemateko.
Horregatik, iragan ostiraletik aurrera PCR proba egiteko txanda hartu behar zuten bi udalerri horietako bizilagunek, Arrasateko osasun zentrora (943 03 52 50) edo Osasun Kontseilura deituta ( 900 20 30 50).
Debagoieneko ospitalean egingo dituzte PCR testak, abenduaren 14tik 18ra, 08:00ak eta 20:00ak bitartean. Emaitzak SMS mezu bidez jakinaraziko dituzte.
Bi herri horietako ikastetxeetan matrikulatuta dauden ikasleek ez zuten hitzordurik hartu behar, zentroa bera arduratuko baitzen horretaz.