Gizartea -
Koronabirusa
Covid-19aren positibo berriak 597ra igo dira EAEn eta 106ra Nafarroan
Positiboen tasa % 5,6ra jaitsi da Euskal Autonomia Erkidegoan, eta Nafarroan, berriz, igoera txiki bat izan du % 5,5erarte.
EITB.EUS
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman duenez, 10.565 proba egin ziren ostegun honetan, aurreko egunean baino ia 3.800 gehiago, eta 597 pertsonak eman zuten positibo, asteazkeneko 446 kasuekin alderatuta. Euskadiko bilakaera epidemiologikoa puntu bat jaitsi da positibotasunean, % 5,6raino
Ostegun honetan atzemandako ia 600 kutsatuetatik, 243 Gipuzkoan izan dira, 230 Bizkaian, 122 Araban eta bi autonomia erkidegotik kanpo bizi diren pertsonen artean.
14 egunetan 100.000 biztanleko metatutako intzidentzia-tasak beheranzko joerari eutsi dio EAEn, 315,99 kasu izan baitira, aurreko eguneko 317,2 kasuen azpitik.
Hala ere, adierazle hori Gipuzkoan soilik jaitsi da, 366 izatetik 357,08 izatera igaro baita. Aldiz, tasa igo egin da Araban, 342,7tik 354ra, eta Bizkaian, 272,9tik 273,4ra.
Udalerrietako egoera epidemiologikoari dagokionez, Bizkaian 5.000 biztanletik gorako bi herri daude gune gorrian, aurreko egunean baino bat gehiago: Arrigorriaga eta Ermua.
Gipuzkoan Arrasatek, Eibarrek eta Ordiziak ez dute gune gorritik irtetea lortu.
Covid-19ak jotako pertsonen eguneroko ospitaleratzeek gora egin dute azken orduetan 65 kasuetara iritsi arte, azaroaren 27tik izandako kopururik altuena.
11 ospitaleratze berri horiekin, guztira 17 paziente gehiago daude EAEko ospitaleetan, 523, asteazkeneko 506en aldean. Horietatik 117 ZIUetan daude, aurreko egunean baino bat gehiago.
Oinarrizko ugalketa-kopuruari buruzko azken datua (R0) ere ez da positiboa, gaixo batek zenbat pertsona kutsa ditzakeen adierazten duena; izan ere, hazi egin da eta egun batean 0,86tik 0,91ra igaro da.
Ikastetxeei dagokienez, ez dago jarduera presentzial osoa etenda duen ikastetxerik. Pixka bat jaitsi dira itxitako gelak (98tik 96ra), eta proportzio berean igo da eragindako ikastetxeen kopurua (47tik 49ra).
Nafarroa
Covid-19agatik kutsatutakoek gora egin dute azken orduetan Foru Erkidegoan, eta ehunetik gora kokatu dira, 106 zenbatu baitituzte, Foru Gobernuaren behin-behineko datuen arabera.
1.909 proba (1.118 PCR eta 791 antigeno test) egin dituzte ostegun honetan Nafarroan, % 5,5eko positiboarekin.
Altsasu, Elizondo eta Iruñeko II. Zabalguneko auzoa izan dira positibo gehien jaso dituztenak.
Aurreko jardunaldietan kopuruak antzekoak izan ziren eta 80 inguruan kokatu ziren, nahiz eta abenduaren 7an 61era jaitsi.
Gaixotasun horrekin lotutako 10 ospitaleratze berri izan ziren atzo Nafarroan, bat ere ez ZIUn, eta pertsona bat hil zen, 66 urteko emakume bat.
Guztira, 916 pertsona hil dira Nafarroan.
Eskualdeka, Iruñean eta bere eskualdean izan dira kasu positiboen % 50, Tuteran % 16 eta Lizarran % 6. Gainerako positiboak (% 28) Nafarroako beste leku batzuetan daude.
Positibo berrien batez besteko adina 40,5 urtekoa da. Kasuen % 58 emakumezkoak dira eta % 42 gizonezkoak.
Ospitaleratzeen eta alten balantzearen ondoren, 161 pertsona daude ospitaleratuta (atzo baino zortzi gehiago), horietatik 21 ZIU postuetan (hiru gutxiago), eta beste 14 etxeko ospitaleratzean (bi gehiago). Gainerakoak, 126 gaixo, gela arruntetan daude.
Birusak eragindako kutsatzeen intzidentzia metatua, eguneroko igorpenen arabera, 40. 595 kasutan dago Nafarroan.
Marian Nuin Nafarroako Osasun Publikoaren Institutuko zuzendariak azaldu duenez, azken 14 egunetako intzidentzia metatua 196,57 kasukoa da 100.000 biztanleko, eta azken zazpi egunetakoa, 89,11 kasukoa.
Zaharren egoitzak
Pertsona bat hil da covid-19ak jota azken orduetan Gipuzkoako erresidentzietan, eta beste hamar adinekok positibo eman dute. Guztira, 104 pertsona hil dira pandemiaren bigarren olatuan, Foru Aldundiak jakitera eman duenez.
Donostiako Hermano Garate egoitzako egoiliar bat da azken orduetan hil den adinekoa, eta hiru positibo berri atzeman dituzte bertan. Gainerako zazpi positiboak Aretxabaletako Debagoiena zahar-egoitzan atzeman dituzte.
Bestalde, hiru pertsonak lortu dute gaixotasunari aurre egitea. Orotara, 172 lagun daude kutsatuta gaur egun.
Arabari dagokionez, Gasteizko IMQ-Igurco zentroan 15 kasu berri zenbatu dituzte azken egunetan. 22 dira, guztira, erresidentzia horretan covid-19ak gaixotu dituen egoiliarrak.
Lurralde osoa kontuan hartuta, 48 dira kutsatutako adinekoak.
Kontrara, bost pertsonak lortu dute birusa gainditzea (Zadorrako 2 eta Ajuriako 3). Horrenbestez, Arabako erresidentzia publikoetan ez dago positiborik gaur-gaurkoz.
Bigarren olatu honetan, 210 pertsonak egin diote aurre covid-19ari.
10.519 positibo berri, Espainian
Osasun Ministerioak 10.519 kasu berri zenbatu ditu Espainian azken 24 orduetan (1.730.575 dira, guztira, kutsatuak), eta 280 pertsona zendu dira. 100.000 biztanleko 189,56 kasu daude batez beste.
Azken datuen arabera, zazpi egunetan 812 pertsona hil dira; iragan astean 952 izan ziren hildakoak.
Oraindik ere, 11.648 pertsona daude ospitaletan (% 9,22). Zainketa intentsiboetako unitateen % 21,98 betetzen dute covid-19a duten gaixoek.