Gizartea -

KORONABIRUSA

Zaurgarritasun sozialak gora egin du EAEn COVID-19aren bigarren olatuan

Gurutze Gorriak ziurtatu duenez, pandemiaren bigarren olatua laguntza behar handiagoa sortzen ari da pertsona ahulenen artean. Denbora honetan, 9.000 pertsona baino gehiago artatu ditu erakundeak.

Bigarren olatuan, Gurutze Gorriak 9.000 pertsona baino gehiago artatu ditu. Argazkia: Gurutze Gorria
Bigarren olatuan, Gurutze Gorriak 9.000 pertsona baino gehiago artatu ditu EAEn.
Bigarren olatuan, Gurutze Gorriak 9.000 pertsona baino gehiago artatu ditu. Argazkia: Gurutze Gorria

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pandemiaren bigarren olatua laguntza premia handiagoa eragiten ari da euskal gizarteko pertsona ahulenen artean, luzatzen ari den egoera baten ondorioz.

Bigarren olatuan, erakundeak 9.000 pertsona baino gehiago artatu ditu Euskal Autonomia Erkidegoan.

Estibaliz Arnaiz EAEko Gurutze Gorriko presidenteak azaldu duenez, koronabirusaren krisiak "pertsona zaurgarriaren profila aldatu du". Luzatzen ari den eta pandemiaren aurreko beharrak eten ez diren egoera batean edozein izan daitekeela ohartarazi du.

Erakundea arreta ematen eta laguntza eskaintzen ari da, eta oinarrizko higiene-produktuak, sendagaiak, elikagaiak, norbera babesteko ekipoak eta babesteko materiala ematen dizkie erakundeak artatzen dituen talde ahulenei.

Gainera, 600 adineko baino gehiago artatu ditu jarraipen-deien eta laguntza-deien bidez, "egon daitezkeen beharrak hautemateko hurbiltasun-sarea" sortuz.

Gizarteratzearen arloari dagokionez, erakundeak 6.000 pertsona baino gehiago artatu ditu bigarren olatuan, besteak beste, elikagai eta higienerako produktuen sortak edo etxeko gastuak edo hornidurak ordaintzeko laguntza ekonomikoak emanez, eta bakarrik egon daitezkeen pertsonei jarraipena, informazioa eta laguntza emateko deiak eginez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizarte zerbitzuak Gaixotasunak bideoak Gurutze Gorria Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasunari buruzko albisteak Koronabirusa