Gizartea -
Koronabirusa
Ertzaintzak eta udaltzaingoek kontrolak berriro areagotuko dituzte asteburu honetan
Beharrezkoak ez diren joan-etorriak eragozteko, ostiral honetatik hasita eta asteburu osoan zehar Ertzaintzak eta udaltzaingoek kontrolak areagotuko dituzte.
eitb.eus
Ertzaintzak eta Euskadiko udaltzaingoek kontrolak berriro areagotuko dituzte asteburu honetan, mugikortasunari ezarritako mugak betetzen direla zaintzeko, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar batean jakitera eman duenez.
Errepideetan ez-ezik, maskara egoki erabiltzea, sei pertsona baino gehiago ez biltzea eta osasun arau guztiak errespetatzea bermatuko dute poliziek.
Horrela, alarma egoera eta lehendakariak onartutako dekretuen aplikazioa bermatu nahi dute, une honetan osasun prebentziorako tresnak direlako.
Funtsean, araudiak pertsonen mugikortasuna udalerrira mugatzen du 06:00etatik 22:00etara, osasun edo laneko arrazoiak salbu, besteak beste. Era berean, gehienez sei pertsonako bilera sozialak egiteko baimena ematen du legediak.
Beharrezkoak ez diren joan-etorriak eragozteko, ostiral honetatik hasita eta asteburu osoan zehar Ertzaintzak eta udaltzaingoek kontrolak areagotuko dituzte errepide sare nagusian zein bigarren mailako errepideetan.