Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Emakume batek sexu erasoa salatu du Bilbon

Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertaturikoa argitzeko, baina oraingoz ez du inor atxilotu.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume batek sexu erasoa salatu du Bilbon eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertaturikoa argitzeko. Erasoa urriaren 25ean gertatu zen Txurdinaga auzoan.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak ez du inor atxilotu salaketa horrekin lotuta.

Bestalde, sexu erasoa jasan duela salatu du beste emakume batek Errekalden. Salaketaren arabera, erasoa azaroaren 7an gertatu zen. Hala ere, ikertzaileen arabera ez dago delitu "zantzurik".

Tratu txarrak pairatzen badituzu, edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak, eta/edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Ertzaintza Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak argazkiak Salaketak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Matxismoa Sexu erasoak gaur Txurdinaga