Gizartea -
Koronabirusa
Errenteriako Cristobal Gamon ikastetxeko hainbat ikasle talde isolatu dituzte
Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleei gaitza atzemateko PCR probak egin zizkieten asteartean, eta, orain arte, bost dira positibo eman dutenak.
Agentziak | Erredakzioa
Errenteriako Cristobal Gamon ikastetxeko Haur Hezkuntzako hiru geletako eta Lehen Hezkuntzako gela bateko ikasle taldeak isolatu dituzte, koronabirusa atzemateko probetan bi positibo atzeman ostean, Errenteriako Udalak asteazken honetan jakitera eman duenez.
Udalak ohar baten bidez azaldu duenez, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleei gaitza atzemateko PCR probak egin zizkieten asteartean, eta, orain arte, bost dira positibo eman dutenak. Udalaren arabera, "positibo berriak identifikatzen badira, baliteke gela gehiago konfinatu eta PCR proba gehiago egin behar izatea".
Testuinguru horretan, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari dagokie zerbitzu horiek kudeatzea, baina Errenteriako Udalak "kontaktu estua" du ikastetxearekin, eta "oso gertutik" jarraituko du gaixoen egoera eta herrian izan daitezkeen gainerako kasuen bilakaera.
Halaber, COVID-19aren ondorioz Gabierrotako Adinduen Jesusen Bihotza Egoitzan egoiliar bat hil dela eta, "tristura" agertu du Udalak, eta "babesa" adierazi die horren sendiari eta baita zentro horretako langileei ere.