Gizartea -
Tenperatura altuak
Beroagatik eta baso-sute arriskuagatik abisu horia eman dute biharko EAEn
Beroagatik abisua 12:00etatik 18:00etara izango da indarrean, Bizkaian eta Gipuzkoan. Kostaldean 33 graduko tenperatura maximoak espero dira, eta 36 Kantauri isurialdeko barnealdean.
Agentzia | Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak bi abisu hori indarrean jarriko ditu igande honetan: bat baso-sute arriskuagatik, eta astelehenera arte egongo da indarrean; eta bestea tenperatura oso altuengatik, igandean soilik.
Baso-sute arriskuagatik abisua 6.00etatik 24:00etara izango da indarrean, igandean, baina asteleheneko 18:00etara arte luzatuko da. Haizeak hegotik joko du, hezetasun eskasa izango da eta tenperatura altuak espero dira.
Beroagatik abisua 12:00etatik 18:00etara izango da indarrean, Bizkaian eta Gipuzkoan. Kostaldean 33 graduko tenperatura maximoak espero dira, eta 36 Kantauri isurialdeko barnealdean. Bestalde, trantsizio zonaldean eta Ebro inguruan 34 graduko tenperaturak espero dira.