Gizartea -

Koronabirusa

Sindikatuek esan dute neurriak ez direla nahikoa eta zalantza ugari daudela argitzeko

ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuek kritikatu dute Jaurlaritzaren planak ez duela ikasleen ratioa jaistea aurreikusten eta 1.000 irakasle kontratatzea ez dela nahikoa izango ohartarazi dute.

Steilas sindikatuak Jaurlaritzaren aurrean egin duen elkarretaratzea. Argazkia: EFE
Steilas sindikatuak Jaurlaritzaren aurrean egin duen elkarretaratzea.
Steilas sindikatuak Jaurlaritzaren aurrean egin duen elkarretaratzea. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuek gogor kritikatu dute Eusko Jaurlaritzak ikasturte berrirako ostiral honetan iragarri dituen neurriak, nahikoa izango ez direla, berandu eta aldebakarrez erabaki dituela eta zalantza asko argitu gabe geratu direla salatuta. Horrela, bada, mobilizazioak antolatzeko prest agertu dira.

ELA sindikatuak esan du Jaurlaritzaren plana "propaganda" dela. "Gobernua inprobisatzen ari da, erabakiak adostasunik gabe hartu ditu, ez da zehatza izan eta berandu iritsi da", kritikatu du.

Ildo horretan, gogoratu du Hezkuntza Saila ez dela langileen ordezkariekin bildu aipatu neurriak adosteko eta erantsi du nobedade bakarra itzulera mailakatua dela, "baina horrek ez du osasun bermatuko ikasturtean zehar".

"Ez dute ratioak murriztea aurreikusi eta egingo balitz ere, ez dute zehaztu zein irizpide jarraituko diren. Ez dakigu noiz egingo dituzten kontratazio berriak: plaza kopurua uda hasieran zehazten dute, bi hilabete izan dituzte aldaketak egiteko eta ez dute ezer egin", azaldu du ohar batean.

LAB sindikaturen iritzian, neurriak ez dira nahikoak. "Benetako proposamena baino, mobilizazioak geldiaraztea helburu duen marketin kanpaina bat ematen du", adierazi du.

Sindikatuaren arabera, "plan horrek ez du egoera hobetuko eta iragarri dituzten kontratazioak ez dira nahikoa izango; beraz, mobilizatzeko arrazoiak mahai gainean daude".

Steilas sindikatuak ere antzeko hausnarketa egin du eta esan du neurriak eznahikoak direla, berandu iritsi direla eta ikastetxeetara itzultzeko protokoloan hainbat galderak erantzunik gabe jarraitzen dutela.

Ana Perez bozeramaileak esan duenez, "plana euren kabuz egin dute, zehaztapenak falta dira eta langileon ordezkariok, beste edozein herritarren moduan, Irekiaren bidez izan dugu neurrien berri", deitoratu du.

Lantaldea beste 1.000 profesional kontratuz indartzeko asmori buruz, Perez azpimarratu du ez dela nahikoa, "gure aurreikuspenaren arabera 6.000 irakasle gehiago beharko liratekeelako, eta beste sindikatu batzuek egindako kalkuluen arabera, 10.000 izan beharko lirateke", nabarmendu du.

Halaber, gogora ekarri du Nekane Murgak sailburuak esan zuela taldeak zenbat eta txikiagoak izan, kontrola handiagoa dela. Horrenbestez, "ulertezina iruditzen zaigu ratioak murrizteko irizpideak zehaztu barik egotea. Itzulera nahikoa kaotikoa izango da", erantsi du.

UGTk eta CCOOk ere salatu dute neurriak sindikatuekin eta hezkuntza komunitateko gainerako eragileekin adostu gabeak  direla eta hainbat kontu argitu gabe geratu direla.

Ildo horretan, UGTk aurreratu datorren astean mobilizazioak deitzeko aukera mahai gainean dutela sindikatuek. "Guk ez du grebarik nahi, baina Hezkuntza Sailak horretara bultzatzen gaitu", ohartarazi du.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza ELA LAB Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Osasun albisteak Sindikatuak CCOO UGT Steilas Koronabirusa