Gizartea -

KORONABIRUSA

Oiartzungo taberna bat itxi dute zerbitzari batek positibo eman ondoren

Osasun Saila aztertzen ari da familia kutsatzea bakarrik ote den edo kutsatzeko arrisku orokorragoa egon ote den.

Oiartzungo Alhambra taberna. Irudia: Google Maps
Oiartzungo Alhambra taberna
Oiartzungo Alhambra taberna. Irudia: Google Maps

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oiartzungo Alhambra taberna itxi egin dute, tabernako zerbitzari batek COVID-19an positibo eman ostean PCR proban.

ZURE INTERESEKOA IZAN DAITEKE: Foku batzuen jatorria bai, besteena ez

Udalak jakitera eman duenez, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila aztertzen ari da familia kutsatzea bakarrik ote den edo kutsatzeko arrisku orokorragoa egon ote den.

Udaletik "lasaitasun mezua" helarazi dute, eta birusaren aurrean prebentzio neurriak hartzeko eskatu diete herritarrei, "egunerokoan eta elkar zaintzeko". "Norbaitek sintomarik badu, gogoratu anbulatoriora deitu behar dela", adierazi du Udalak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Oiartzun Albisteak Osasun albisteak Tabernak COVID olatu berria