Gizartea -
KORONABIRUSA
Barrikako Golfo Norte itxi dute, bertako langileetako batek positibo eman ostean
Bizkaiko kostaldeko udalerriko establezimendua astelehen honetan itxi dute.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Barrikako (Bizkaia) Golfo Norte ostalaritza-establezimendua itxi dute, bertako langileetako batek positibo eman ostean, sare sozialen bidez jakinarazi dutenez.
Bizkaiko kostaldeko udalerriko establezimendu hori astelehen honetan itxi dute, langile batek COVID-19an positibo eman duela jakin ondoren. Establezimenduak erabiltzaile ugari izan ohi ditu, batez ere udan, terrazan.
Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, berriz, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea