Gizartea -
KORONABIRUSA
Bilboko Fever diskotekako COVID-19 kasuek 18 izaten jarraitzen dute
Basurtuko ospitalean 111 PCR proba egin dira Fever diskotekaren fokuarekin lotuta, eta guztira 18 emaitza positibo izan dira.
eitb.eus
Basurtuko ospitalean 111 PCR proba egin dira Fever diskotekaren fokuarekin lotuta, eta guztira 18 emaitza positibo izan dira.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak PCR probak egin dizkie uztailaren 24tik 26ra bitartean Bilboko Telleria kaleko 27. zenbakian dagoen diskotekara joan ziren bezeroei, astelehenean COVID-19aren sei kasu atzeman ostean.
Zaintza-plana aplikatuz, Osasun Sailak herritarren laguntza eskatu zuen, egun horietan diskotekan egon zirenak beraien osasun-zentroarekin harremanetan jarri eta Basurtuko ospitaleko karpa batean proba egiteko hitzordua eska zezaten.
EAEn, 338 positibo atzeman dituzte azken 24 orduetan PCR proben bidez. Kasu berrietako 233 Bizkaian atzeman dituzte, 57 Gipuzkoan eta 44 Araban. Horrez gain, EAEtik kanpo bizi diren lau pertsonak positibo eman dute azken orduetan.
Gaitza atzemateko 5.617 PCR egin zituzten atzo, Osasun Sailak ohar baten bidez jakitera eman duenez.