Gizartea -

ARABA

Gasteizko diskoteka bateko arduraduna eta 23 bezero zigortu dituzte

Hainbat petsona dantzan ari ziren pistan, eta, gainera, gehienek ez zeramaten maskararik.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak Gasteizko diskoteka bateko arduraduna identifikatu eta zigortu du gaur goizaldean, hainbat pertsona pistan dantzan ari zirela eta, gainera, gehienek maskararik ez zeramatela egiaztatu ostean. Azken arrazoi hori dela eta, lokaleko 23 bezerori ere zigor aktak egin dizkiete, Segurtasun Saileko iturriek baieztatu dutenez.

Gertakariak goizaldeko 01:20 aldera izan dira, Gasteizko Alde Zaharretik gertu dagoen diskoteka batean, Ertzaintza COVID-19aren ondorioz ezarritako osasun-arauen aplikazioaren esparruan egiten ari den zaintza-lanetan.

Segurtasun Sailetik azaldu dutenez, lan horien barruan, poliziak diskoteka horretan osasun arauak urratzen ari zirela egiaztatu du, pistan dantzan ari ziren pertsonak zeudelako, eta gehienek ez zeramatelako maskararik.

Hori dela eta, agenteek establezimenduko arduraduna identifikatu eta zigortu dute, eta, gainera, 23 akta egin dizkiete diskotekako bezeroei maskara ez eramateagatik.

Asteazken honetan ere, Ertzaintzako agenteek Arabako hiriburuko erdiguneko beste diskoteka bat hustu zuten, osasun-neurriak ez betetzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Osasun albisteak Tabernak Koronabirusa Gasteizko Alde Zaharra azken ordukoa