Gizartea -

Koronabirusa

Sei kasu Bilboko Fever diskotekan, eta bost Erandiogoikoko garagardotegian

Bezeroei PCR probak egitea eskatu die Osasun Sailak: diskotekan uztailaren 24tik 26ra arte izan zirenei, eta garagardotegian uztailaren 25etik 30era arte egon zirenei.

Back&Stage diskotekako hainbat bezero, PCR proba egiteko zain. Argazkia: EFE.
Back&Stage diskotekako hainbat bezero, PCR proba egiteko zain
Back&Stage diskotekako hainbat bezero, PCR proba egiteko zain. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Telleria kaleko 27an dagoen Fever diskotekan uztailaren 24tik 26ra bitartean izan zirenei PCR probak egingo dizkie Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak; izan ere, COVID-19ko sei kasu positibo atzeman dituzte, dantzaleku horrekin lotuta. Halaber, Osasun Sailak PCR probak egingo dizkie Erandiogoikoko Batzokiko garagardotegian uztailaren 25etik 30era bitartean egon zirenei; orain arte, bost positibo atzeman dituzte, horrekin lotuta. 

Zaintza-plana ezarrita, Osasun Sailak herritarren laguntza eskatu du; hala, eskaera da aipatutako diskotekan uztailaren 24tik 26ra artean egon zirenek osasun-zentroari deitzea, proba egiteko hitzordua eskatzea helburu. PCR probak Basurtuko Ospitalean egingo dituzte, karpa batean, astearte honetako 08:30etik aurrera.

Erandiogoikoko Batzokiko garagardotegiari dagokionez, probak Urdulizko Ospitalean egingo dituzte, eta 10:00etan hasiko dira, asteartean. Oraingoz, lau langilek eta bezero batek eman dute positibo.

Zure interesekoa izan daiteke: Zergatik esaten da taberna edo jatetxe batzuen izena bertan positibo bat dagoenean, eta beste batzuena ez?

Osasun Sailak lasaitasun-mezua zabaldu du, eta nabarmendu du prebentziozko neurria dela. Asmoa da balizko kutsadura ahalik eta lasterren atzematea, kasu gehiago saihesteko.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa Bilbo Erandio bideoak Gaurko albisteak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gaixotasunak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Medikuntza albisteak Jatetxeak azken ordukoa Aisia albisteak Koronabirusaren Eris aldaera gaur