Gizartea -
KORONABIRUSA
Janari lasterreko lokal bat itxi dute Donostian, langile batek positibo eman ondoren
Udaltzaingoak erdiguneko lokala itxi zuen igandean Osakidetzaren aginduz.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Janari lasterreko establezimendu bat prebentziorako itxi dute Donostian, langile batek covid-19an positibo eman ostean, Udaletik jakitera eman dutenez.
Udaltzaingoak erdiguneko lokala itxi zuen igandean Osakidetzaren aginduz, iturri berberek zehaztu dutenez.
Halaber, Udaltzaingoak eta Ertzaintzak janari lasterreko beste bi jatetxe, diskoteka bat eta taberna bat itxi zituzten atzo Gasteizen, langileetako batzuek positibo eman baitzuten covid-19an.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea