Gizartea -

Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiak beste 719 forma gehitu ditu bere hiztegira azken sei hilabeteetan

Berrikuntza guztien artean aipagarrienetako "maskara" hitzak jaso duen adiera berria da: "ahoa eta sudurra estaltzen dituen babesgarria".

719 forma gehitu dituzte Euskaltzaindiaren Hiztegira. EiTBko bideo batetik hartutako irudia
719 forma gehitu dituzte Euskaltzaindiaren Hiztegira.
719 forma gehitu dituzte Euskaltzaindiaren Hiztegira. EiTBko bideo batetik hartutako irudia

AGENCIAS | REDACCIÓN

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskaltzaindiak hiztegia gaurkotu du, eta 719 forma gehitu ditu: 41 sarrera eta 678 azpisarrera. Azken sei hilabeteetan arautu dira forma berri horiek eta, gainera, beste 647 forma "osatu edo findu" ditu.

Euskaltzainditik aipatu dute hainbat forma "bitxi" gehitu direla; adibidez, "mandotik astora erori", "mingaina dantzatu" eta "lepoa berotu".

Gainera, hiztegian zeuden sarrerak osatu eta berritu egin dira. "Maskara" hitzak lehen zuen "mozorro" adieraz gain, "ahoa eta sudurra estaltzen dituen babesgarria, agente patogenoetatik, toxikoetatik edo hautsetik babesteko erabiltzen dena " dioen adiera berria gehitu diote.

Gaur egun, Euskaltzaindiaren Hiztegiak 39.292 sarrera, 8.786 azpisarrera eta 66.396 adiera ditu. 2016an, berriz, 37.894 sarrera, 6.969 azpisarrera eta 61.499 adiera zituen.

“Hiztegia handitzen eta lehendik dagoena osatzen eta fintzen ari gara azken boladan. Forma berri-berriekin batera konbinatu behar dira tradiziokoak; horietako asko adibide gisa jasoak genituen, baina bistaratze-saio bat egin dugu azpisarrera gisa jasota, jendeak erraz aurki ditzan”, azaldu du Miriam Urkia Euskaltzaindiaren Hiztegiko arduradunak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Azken ordukoa Bizkaia Gipuzkoako albisteak Albisteak Nafarroa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Euskaltzaindia azken ordukoa