Gizartea -

Koronabirusa

Euskotrenek ekainaren 8ra aurreratu du tren, metro eta tranbien udako ordutegia

Tren zerbitzua indartuko du uda garaian, hondartzak dituzten kostako herrietara joatea errazteko.

Euskotrenen trena. Argazkia: EiTB
Euskotrenen trena. Argazkia: EiTB
Euskotrenen trena. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskotrenek iragarri du ekainaren 8ra aurreratuko duela udako ordutegia tren, metro eta tranbia linea guztietan, eta baita Galdakaoko Ospitalera joateko autobus anezkan ere.

Eusko Jaurlaritzaren mendeko elkarte publikoak jakinarazi duenez, tren zerbitzua indartuko du uda garaian, hondartzak dituzten kostako herrietara joatea errazteko.

Euskotrenen arabera, COVID-19ak eragindako egoerari aurre egiteko erabaki du udako zerbitzua aurreratzea, erabiltzaileen mugikortasun beharrei modu eraginkorragoan erantzute aldera.

Aurreikusitako neurrien artean, Debabarrenako trenen eskaintza indartzea dago, Debako hondartzarako garraioa errazteko, eta asteburuan Urdaibaira (Bilbo-Bermeo) joateko trenen maiztasuna, Kostaldea (Donostia-Zumaia) zerbitzukoa eta Donostiako Topoarena (Irun/Amara eta Altza/Amara) areagotuko dute.

Galdakaoko Ospitaleko autobus anezkari ere eragingo dio neurriak, autobusen zerbitzua trenen ordutegi berrira egokituko baitute.

Gainera, bihartik aurrera, asteburuko zerbitzua % 100ean eskainiko da, baina COVID-19agatik ezarritako bi aparteko neurriri eutsiko diete: ez da gaueko zerbitzurik emango, eta Topoaren Hendaiako geltokiak itxita jarraituko du.

Tranbien kasuan, hau izango da Gasteizen unibertsitatera joateko zerbitzua ere martxan egongo den lehen uda, eta ohiko maiztasunari eutsiko diote.

Bilbon, astelehenetik aurrera tranbiak egongo dira 15 minutuan behin, bai lan egunetan, bai jai egunetan.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira garraio publikoan, baita kalean eta leku itxietan ere, bi metroko segurtasun-tartea bermatu ezin bada.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bermeo Bilbo Donostia Galdakao Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Hendaia Zarautz Hondartzak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Zumaia Deba Albisteak Bermeoko hondartza Euskotren Zarauzko hondartza Uda Gasteizko tranbia Bilboko tranbia Garraio publikoa