Gizartea -

Koronabirusa

COVID-19aren biktimak oroitzeko minutu bateko isiluneak egingo dituzte udaletxeetan

Espainiako Gobernuak hamar eguneko dolua deitu du asteazken honetatik aurrera pandemiak hildako pertsona guztien omenez.

Gasteizko udaletxean banderak haga erdira jaitsita. Argazkia: EFE
Gasteizko udaletxean banderak haga erdira jaitsita.
Gasteizko udaletxean banderak haga erdira jaitsita. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koronabirusaren ondorioz hildako pertsona guztiak oroitzeko, asteazken honetan, 12:00etan, udaletxeetan minutu bateko isiluneak egitea proposatu du Euskadiko Udalen Elkarteak (EUDEL).

Espainiako Gobernuak hamar eguneko dolua ezarri du bihartik aurrera COVID-19aren biktimen omenez, eta isiluneak deitu ditu erakunde publiko eta pribatuetan.

Eusko Jaurlaritzak bat egin du deialdiarekin, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako erakundeetako eraikinetan banderak masta erdian egongo dira hamar egunez.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Gasteizko Udala Donostiako Udala Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Adinekoentzako egoitzak Koronabirusa Alarma egoera Deseskalatzea EUDEL gaur