Gizartea -

Zaldibarko zabortegia

Zaborra pilatzeko zelda ostegun honetan hasiko dira betetzen

Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze otsailaren 6ko lurjausian desagertu ziren eta harrezkero milaka tona hondakin toxikoren azpian harrapatuta daude.

Zaldibarko zabortegia egun, airetik ikusita. Argazkia: EFE
Zaldibarko zabortegia egun, airetik ikusita.
Zaldibarko zabortegia egun, airetik ikusita. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zaldibarko zabortegian Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze bilatzeko lanean jarraitzen dute erreskate taldeek. Verter Recycling enpresak kudeatzen zabortegian lurjausia izan zen joan den otsailaren 6an eta harrezkero bi langileak milaka tona hondakin toxikoren azpian desagertuta daude.

Bilaketa lanean baitan, mendi magalean behera zabaldutako zaborra pilatzeko zelda bat eraiki dute eta ostegun honetan hasiko dira betetzen, Eusko Jaurlaritzak ohar bidez jakinarazi duenez.

Zelda horrek 140.000 m3 biltzeko ahalmena izango duela zehaztu dute.

Oraingoz, bilaketa lanak bertan behera geratu dira B1.1 eta B1.2 guneetan. Azken zonalde horretan, goialdea egonkortu dute eta laster ekingo diote berriro bi langileak bilatzeari. B1 eta Z6 guneak lotzeko bide bat ireki dut mendi magalean. Halaber, B1.3 eta B.4 guneak lotzeko lanean segitzen dute.

Horrez gain, B2 gunean normaltasunez ari dira bilaketa lanetan eta zaborra inguru horretan dagoen harrobi batera eramaten.

B4 gunean ere bilaketarekin jarraitzen dute; zonalde horretan hondakinak pilatzeko beste zelda bat eraikiko dute.

Bilaketa lanak 08:45ean abiatzen dira, eta 19:15ean amaitu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Bizkaia Eusko Jaurlaritza Lana Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak gaur Zaldibar Ingurumena Luiziak gaur Durangaldea