Gizartea -
Gaixotasuna
40 urtetik beherako pertsona bat hil da koronabirusarekin EAEn azken orduetan
Hala ere, hilkortasuna askoz handiagoa da adinekoen artean. 207 hildakoetatik, 88k 80-89 urte artean zituzten, 44k 70-79 urte artean, eta beste hainbestek 90 urtetik gora.
agentziak | erredakzioa
Azken 24 orduetan EAEn covid-19arekin hildakoetako batek 40 urte baino gutxiago zituen, eta beste bat ez zen 50era iristen, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak pandemiari buruz eman dituen azken datuen arabera.
Dena dela, koronabirusaren hilkortasun maila askoz handiagoa da adinekoen artean. 207 hildakoetatik, 88k 80-89 urte artean zituzten, 44k 70-79 urte artean, eta beste hainbestek 90 urtetik gora.
Adin horretatik beherako hildakoen artean, 60 eta 69 arteko 20 pertsona zendu dira, eta 6 ez ziren 60ra ailegatzen, tartean 52 urteko Osakidetzako erizaina, aurreko astean hil zena.
Hildako gazteenak, berriz, 30 urtetik beherako gizonezko bat, eta 40 urtera iristen ez zen eta azken 24 orduetan hil dena daude.
40 eta 49 urteko tartean, hiru dira pandemia hasi zenetik hildakoak, eta azkena atzotik gaurra hil da.