Gizartea -
Datu ofizialak
Euskadin koronabirusagatik positibo eman dutenen % 4,9 hil egin dira
Espainian, berriz, hilkortasun tasa hamarren bat altuagoa da, % 5ekoa, hain zuzen. Wuhanen (Txinan), urtarrilaren amaieran, hilkortasun tasa % 2koa zen, Munduko Osasun Erakundearen datuen arabera.
Agentziak | Erredakzioa
Koronabirusak Euskadin eragiten dituen heriotzak konfirmatutako kasuen % 4,9 da, Espainiako kasuan baino hamarren bat txikiagoa. Guztira, Espainian 1.326 pertsona hil dira koronabirusaren ondorioz, eta horietako 85 Euskadin hil dira.
Wuhanen, Txinan, adibidez, urtarrilaren amaieran, hilkortasun tasa % 2koa zen, Munduko Osasun Erakundearen datuen arabera, eta tasa horrek gora egiten du gaixoen adinak ere gora egiten duen neurrian. Horrela, 90 urte edo gehiago dituztenen artean % 25,6koa da. Adin tarte horretan, 21 heriotza izan dira.
80 eta 89 urte artekoen artean, hilkortasun tasa % 15,6koa da (35 hildako), eta % 6,2koa 70 eta 79 urte artekoetan. Portzentajea % 2,3ra jaisten da 60 eta 69 urte artekoen kasuan, eta % 1era 50 eta 59 urte artekoenean.
30 urtez azpikoen artean hildako bakarra izan da Euskadin, eta horrek % 1,1era igo du 20 eta 29 urte artekoen hilkortasuna.
Positiboen kopuruari dagokionez, datuak ezberdinak dira. Positibo gehien 50-59 urtekoen artean dago, 300 kasu, eta ondoren, 299 kasurekin, 60-69 urtekoetan.
Euskadi osoan, % 78,8 positibo daude, 100.000 biztanleko.
Positibo gehien, Gasteizen
Otsailaren 29an lehen positiboa konfirmatu zutenetik, Araban, positibo gehien Gasteizen eman dira, 665 kasu, eta ondoren Bilbon, 177 kasu.
Koronabirusak Espainian duen hilkortasun tasa konfirmatutako kasuen % 5 da, eta gaur arte 1.326 pertsona hil dira gaixotasunaren ondorioz.