Gizartea -

ZALDIBARKO LUIZIA

Zaldibarko zabortegiaren inguruko bizilagunek "gertatutakoa argitzeko" eskatu dute

Zaldibar Argitu plataformak deituta, berriro atera dira kalera herritarrak. Otsailaren 6tik desagertuta dauden langileak aurkitzeko eta bizilagunen osasuna zaintzeko neurriak hartzeko eskatu dute.

Eibar, gaur. Argazkia: EiTB.
Eibar, gaur. Argazkia: EiTB.
Zaldibarko zabortegiaren inguruko bizilagunek ''gertatutakoa argitzeko'' eskatu dute

1:19

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zaldibarko zabortegiaren inguruko herrietako bizilagunak kalera atera dira, beste behin, euren haserrea adieraztera eta Eusko Jaurlaritzari eratzukizunak eskatzera. Otsailaren 6an etorri zen behera zabortegia, eta ordutik bi langile, Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran, desagertuta daude.

Zaldibar Argitu plataformak hainbat mobilizazio deitu ditu gaurko Zaldibarren, Mallabian, Ermuan, Elgetan eta Eibarren. Lanuztea deitu dute 12:00etatik 15:00etara, eta ELA, LAB, CCOO, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek bat egin dute deialdiarekin.

Mobilizazio jendetsuena Eibarren egin da. Ehunka pertsona batu dira eguerdirako deituta zegoen manifestazioan, "Zaldibar argitu orain! Langileak, osasuna, erantzukinak" lelopean. Hainbat manifestarik Iñaki Arriola Ingurumen sailburuaren dimisioa ere eskatu dute.

Desagertuta dauden bi langileak bilatzea dela "lehentasuna" esan du Jokin Bergara Zaldibar Argitu plataformako eledunak, eta bilaketa lanak indartzeko eskatu du. "Joaquin ta Alberto zabor azpian daude, eta inork ez du bere gain hartu gertatutakoa. Eskandalu bat da guzti honen kudeaketa", esan du.

Iñigo Urkullu lehendakariari "beste aldera" begiratzea leporatu diote plataformako kideek, eta "hondamendi" honen erantzulea zein den galdetu diote. "Isiltasun konplizeak ez dira onargarriak", esan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñigo Urkullu Bizkaia Gipuzkoa Ermua Eibar Eusko Jaurlaritza Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak gaur Zaldibar Lur-jausiei buruzko albisteak Durangaldea gaur