Gizartea -
Koronabirusa
Zer egin koronabirusagatik koarentenan bazaude: osasun-aholkuak
Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak "ahalik eta aktiboen" egotea gomendatzen die koronabirusaren eraginez isolatuta daudenei, mugimenduak mugatzearen ondorioak saihesteko.
Agentziak | Erredakzioa
Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak "ahalik eta aktiboen" egotea gomendatzen die koronabirusaren eraginez etxean edo ospitalean isolatuta daudenei, mugimenduak mugatzearen ondorioak saihestea helburu.
Fisioterapeuten esanetan, 300 bat lagun daude isolatuta Euskadin. Ohar batean, elkargoak "kezka" agertu du, "konfinamendu-epe luze batek ekar litzakeen ondorioengatik"; hala ere, zehaztu dutenez, "neurri hori, konfinamendua, indarrean dagoen osasun-krisiarekin bat dator. Herritarren eta osasun-langileen segurtasunari eta osasunari eman nahi zaie lehentasuna, eta horregatik hartu dute neurri hori", azpimarratu du.
Fisioterapeutek "jarduera fisiko terapeutikoa" gomendatu diete "mugimenduak mugatuta" dituztenei, "betiere nork bere ahalmena kontuan izanik, eta osasun-langileek adierazitakoaren arabera. Hori dena, lekua eta eskura dituzten baliabideak murriztuta egon arren".
Testuinguru horretan, elkargoak gogorarazi du "ikerketa askok" lotu izan dituztela mugikortasunik ezako edo ohean egon behar izateko epe luzeak hainbat osasun-arazorekin; adibidez, zurruntasun artikularrarekin, indar muskularraren galerarekin, arnas-arazoekin, zirkulazio-arazoekin, idorreriarekin, azaleko ultzerekin, edo buruko egoerarekin (depresioa, desorientazioa…), besteak beste.
Aholkuen artean, fisioterapeutek gomendatzen dute "ez geratzea ohean behar baino luzeago, ondo hidratatzea, dieta eta haren edukiera kalorikoa egokitzea, eta oinarrizko lau gaitasun fisikoak lantzea, alegia, malgutasuna, abiadura, erresistentzia eta indarra".
Lau gorputz-adarrak erabilita, mugimendu-irismeneko ariketa aktiboak
Era berean, gomendagarritzat jo dute, "lau gorputz-adarrak erabilita, mugimendu-irismeneko ariketa aktiboak egitea; mina eragin dezaketenak baztertuta, astunak edo hain astunak ez diren objektuak hartzen edo lekualdatzen saiatu ahal da, eserita, edo aulki batetik altxatu eta bertan eseri, hainbat aldiz, hanketan indarra ez galtzeko eta mugak gainditzeko".
Ibiltzeko ahalmena izanez gero, gomendatzen dute "galeren barruan edo urrunen dauden etxeko puntuen artean" hori egitea, "gutxienez bost minutu pazienteak altxatuta ematen duen orduko". Azkenean, "mugatutako lekuak lekualdaketa handirik baimentzen ez badu", gogora ekarri dute 'simulatutako ibilketa' aukera ona dela, "aurrera egin gabe, belaunak altxatuta, bata bestearen atzean".