Gizartea -

Zaldibarko luizia

Sua berriro piztu da Zaldibarko zabortegian

08:00etan hasi dira zabortegiaren goiko aldean bart berpiztutako sua itzaltzeko lanean. "Sua txikia da", eta goizean zehar itzaltzea espero dute.

Inguruko bizilagun batek Radio Euskadiko Ganbara saiora bidalitako argazkia.
Inguruko bizilagun batek Radio Euskadiko Ganbara saiora bidalitako argazkia.
Makinak lanean hasi dira Zaldibarko zabortegiko sutea itzaltzeko lanetan

1:00

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larrialdi zerbitzuak eguna argitu orduko hasiko dira Zaldibarko (Bizkaia) zabortegiaren goiko aldean bart berpiztutako sua itzaltzeko lanean, Eusko Jaurlaritzak jakitera eman duenez.

Ermuko bizilagunek atzo gauean ohartarazi zutenez, zabortegiaren goiko aldean piztu da fokua, irisgarritasun zaila duen eremu batean. Inguruan lanean ari den suhiltzaileen talde bat bertan igaro du gaua, garrak kontrolatzeko lanetan.

Suak eragindako ke zutabea dela eta, airearen kutsaduragatik prebentzio neurriak hartzeko gomendioa eman du gaur goizean Eusko Jaurlaritzak Ermuko San Lorentzo auzoan.

Aitor Zulueta Ingurumen sailburuordetzaren ordezkariak Euskadi Irratian azaldu duenez, "sua txikia da", eta goizean zehar itzaltzea espero dute. Hala ere, goiko plataformaren egonkortasun ezaren ondorioz, suak sortuz joango direla ohartarazi du Zuluetak. Emisioak areagotuko diren galdetuta, hori zehazteko analisiak beharko direla esan du.

Eusko Jaurlaritzak nabarmendu duenez, adituek bazekiten sua edozein unetan berpiztu zitekeela, kaltetutako eremuaren ezegonkortasuna dela eta. Arrazoi horregatik, suhiltzaileen talde bat hondakindegian ari da lanean, berpiztu daitezkeen foku posibleak kontrolatzeko.

BIDEOA | Sua berriro piztu da Zaldibarko zabortegiaren goiko aldean:

Sua berriro piztu da Zaldibarko zabortegiaren goiko aldean
Sua berriro piztu da Zaldibarko zabortegiaren goiko aldean
Sua berriro piztu da Zaldibarko zabortegiaren goiko aldean

0:36

Gauean, ordea, segurtasun arrazoiak direla eta ezin izan dute sua itzali, irisgarritasun zaila duen eremu batean piztu baita. Dena dela, eguna argitu bezain laster, makinak lanean hasi ahal izango dira sua itzaltzeko.

Sutea asteartean itzali zuten, baina teknikariek ez zuten baztertu berriro piztea.

Hain justu ere, atzo arratsaldean erabaki zuen Eusko Jaurlaritzak airearen kutsaduragatik Zaldibarren, Eibarren, Ermuan eta Elgetan ezarritako prebentzio neurriak bertan behera uztea. Zabortegiko sutea itzaltzea lortu zutelako eta dioxina eta furano kopuruak behera egin duela egiaztatu ostean hartu zuten erabaki hori.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Ermua Eibar Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Zaldibar Ingurumena Harri-jausiak Durangaldea albisteak