Gizartea -
LTD
Milaka herritarrek datozen asteotan egokitu beharko dituzte LTDko antenak
Otsailaren 11n, Hego Euskal Herriko dozenaka udalerritan, Lurreko Telebista Digitaleko kanal batzuek orain arteko frekuentzietan emateari utziko diote. Beste batzuetan, martxoaren 3an gertatuko da.
EiTB.EUS
Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako hainbat udalerritako milaka herritarrek otsailaren 11rako izan beharko dituzte egokituta Lurreko Telebista Digitaleko (LTD) antena kolektiboak; izan ere, hainbat kanal autonomikok eta estatu mailako kanalek egun horretan utziko diote euren ohiko frekuentzian emateari. Beste herri batzuetan, martxoaren 3rako egokitu beharko dituzte. Horietan guztietan, herritarrek berriro sintonizatu beharko dituzte telebistak, urrutiko agintea erabiliz, zehaztutako data igarota.
LTDren frekuentzia-aldaketa Bigarren Dibidendu Digitalaren ondorioz egin beharko da. 2020ko ekainaren 30erako, Europak hala aginduta eta 5G telekomunikazioetako etorkizuneko sareak hedatzea xede, espektro erradioelektrikoko 700 MHz-ren banda askatu behar da. Prozesu horrek ez du ekarriko telebista-kanal berririk egotea, ezta bat ere desagertzea ere; frekuentzia aldatuko dute, hori bakarrik. LTD deskodegailuak eta telebistak ere ez dira zaharkituta geratuko.
Hau da, osorik, lurraldez lurralde, antenak egokitu beharko dituzten udalerrien zerrenda, noizko egon behar duten zehaztuta.
BIZKAIA
2020ko otsailaren 11rako
Amoroto
Berriatua
Ea
Ispaster
Lekeitio
Mendexa
Ondarroa
2020ko martxoaren 3rako
Abadiño
Abanto-Zierbena
Amorebieta-Etxano
Arakaldo
Arantzazu
Munitibar
Artzentales
Arrankudiaga
Arrieta
Berriz
Busturia
Karrantza
Artea
Zeanuri
Zeberio
Dima
Durango
Etxebarria
Elantxobe
Elorrio
Ereño
Ermua
Fruiz
Galdakao
Galdames
Gamiz-Fika
Garai
Gatika
Gautegiz Arteaga
Gueñes
Gernika-Lumo
Gizaburuaga
Ibarrangelu
Izurtza
Lanestosa
Larrabetzu
Laukiz
Lemoa
Mallabia
Mañaria
Markina-Xemein
Mendata
Ugao
Morga
Muxika
Mundaka
Aulesti
Muskiz
Otxandio
Urduña
Orozko
Sukarrieta
Errigoiti
Lezama
Santurtzi
Sopuerta
Turtzioz
Urduliz
Balmaseda
Atxondo
Bedia
Areatza
Igorre
Zaldibar
Forua
Kortezubi
Murueta
Nabarniz
Iurreta
Ajangiz
Zierbena
Arratzu
Ziortza-Bolibar
Ubide
Arrigorriaga
Bakio
Barakaldo
Barrika
Basauri
Berango
Bermeo
Bilbo
Etxebarri
Gordexola
Gorliz
Getxo
Leioa
Lemoiz
Maruri-Jatabe
Meñaka
Mungia
Plentzia
Portugalete
Trapagaran
Ortuella
Sestao
Sopela
Zalla
Zaratamo
Derio
Erandio
Loiu
Sondika
Zamudio
Alonsotegi
GIPUZKOA
2020ko otsailaren 11rako
Abaltzisketa
Aduna
Aizarnazabal
Albiztur
Alegia
Alkiza
Altzo
Amezketa
Andoain
Anoeta
Antzuola
Arama
Asteasu
Ataun
Aia
Azkoitia
Azpeitia
Beasain
Beizama
Belauntza
Berastegi
Berrobi
Bidania-Goiatz
Zegama
Zerain
Zestoa
Zizurkil
Deba
Elduain
Ezkio-Itsaso
Hondarribia
Gaintza
Gabiria
Getaria
Hernani
Hernialde
Ibarra
Idiazabal
Ikaztegieta
Irun
Irura
Itsasondo
Larraul
Lazkao
Leaburu
Legorreta
Lezo
Lizartza
Mutriku
Mutiloa
Olaberria
Orexa
Orio
Ormaiztegi
Oiartzun
Pasaia
Errezil
Errenteria
Donostia
Segura
Tolosa
Urnieta
Usurbil
Villabona
Ordizia
Urretxu
Zaldibia
Zarautz
Zumarraga
Zumaia
Lasarte-Oria
Astigarraga
Baliarrain
Orendain
Altzaga
Gaztelu
2020ko martxoaren 3rako
Aretxabaleta
Eibar
Elgoibar
Elgeta
Eskoriatza
Legazpi
Arrasate
Oñati
Soraluze
Leintz Gatzaga
Bergara
Mendaro
NAFARROA
2020ko otsailaren 11rako
Arano
Areso
Etxalar
Leitza
Lesaka
Bera
Igantzi
Ablitas
Arguedas
Barillas
Buñuel
Cabanillas
Cascante
Castejon
Cintruenigo
Corella
Cortes
Fitero
Fontellas
Fustiñana
Monteagudo
Murchante
Ribaforada
Tutera
Tulebras
Valtierra
*Nafarroako gainerako udalerrietan, frekuentziak aldatzeko prozedura otsailaren 17an hasiko da.