Gizartea -
Indarkeria matxista
Gizon batek adingabe bat bortxatu du Durangon
Sexu-erasoa astearte gauean gertatu da. Ustezko erasotzailea, 24 urtekoa bera, atxilotu egin dute, baina aske geratu da jada.
EiTB.EUS
Hogeita lau urteko gizon batek adingabe bat bortxatu du Durangon astearte gauean, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Ertzaintzak atxilotu egin du, sexu-erasoa egotzita, baina ondoren epaileak aske utzi du.
Durangoko Udalaren iturriek sexu-erasoa gaitzetsi dute, eta nabarmendu dute biktima adingabea dela. Udalbatzak adingabearekin adostutako erantzuna emango dio erasoari.
Udalak ohar bat zabaldu du, adierazteko hauek bezalako gertakariek "ez dutela tokirik" gizartean, eta adierazteko biktimari babes osoa eta beharrezko baliabide guztiak eskaintzen dizkiola, giza arloan eta arlo juridikoan.
Udalbatzak eraso horien aurkako protokoloa abiatu du, eta deia egin die herritarrei parte har dezaten deitzekoak diren elkarretaratzetan. Ziurtatu duenez, honelako gertaerek sortzen duten "kezka eta beldurra" kontuan izanik, ahal den guztia egingo du "indarkeria matxista desagerraraztea xede". Halaber, ahaleginduko da herritarrei ulertarazten gizon eta emakume guztiek izan behar dutela guztion errespetua.