Gizartea -

SEXU ABUSUAK

Lizarrako Nuestra Señora del Puy eskolan jasandako abusuak salatu ditu gizon batek

8 urte zituenetik 14 urtera arte, orduko zuzendariak sexu abusuak egin zizkiola kontatu du. 60ko hamarkadan gertatutako abusuak dira, eta, ondorioz, preskribatuta leudeke.

Lizarrako Nuestra Señora del Puy ikastetxea, kanpotik. ETBren bideo batetik ateratako irudia
Lizarrako Nuestra Señora del Puy ikastetxea, kanpotik
Nuestra Señora del Puy ikastetxean jasandako sexu abusuak salatu ditu gizon batek

1:21

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

60ko hamarkadan, Lizarrako Nuestra Señora del Puy ikastetxeko zuzendariak sexu abusuak egin zizkiola salatu du gizon batek. 8 urte zituenetik 14 urtera arte gertatu ziren abusuak. Abusuak preskribatuta egon arren, salaketa jartzeko pausoa eman du. Biktima gehiago daudela uste du eta salatzera animatu ditu.

ETBri eskainitako elkarrizketan, gaur egun 64 urte dituen Koldok (gezurrezko izena) kontakizun gordina egin du. Azaldu duenez, zuzendariak ariketa bat egira arbelera ateratzen zuen eta, ikaskide guztien aurrean sexu-organoak, ipur masailak edota uzkia ukitzen zizkion.

"Umiliatuta" eta "errudun" sentitzen zela azpimarratu du. "Mokordo bat sentiarazten zaitu", gaineratu du Koldok.

Geroztik, sozialatzeko arazoak ditu eta laguntza psikologikoa jasotzen du. Zehazki, psikologo batek animatu du orduko zuzendaria (orain dela 25 urte hil zen apaiza) salatzeko pausoa ematera.

Guardia Zibilaren aurrean aurkeztutako salaketaren ondotik, gainean zuen zama arindu duela onartu du. Hori dela eta, jasandakoa edo ikusitakoa salatzera gonbidatu ditu ikasle ohiak.

BIDEOA: Koldoren testigantza

Nuestra Señora del Puy ikastetxean jasandako sexu abusuak salatu ditu gizon batek
Nuestra Señora del Puy ikastetxean jasandako sexu abusuak salatu ditu gizon batek
Nuestra Señora del Puy ikastetxean jasandako sexu abusuak salatu ditu gizon batek

1:21

Noticias de Navarra egunkariari eskainitako elkarrizketan Koldok ziurtatu duenez, dozenaka izan daitezke biktimak. Gaineratu duenez, zama bat kendu du gainetik eta bere helburua "kontzientziak astintzea eta beste batzuei laguntzea" da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Delituak albisteak Salaketak Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Lizarra azken ordukoa Haurtzaroa albisteak Sexu erasoak Elizan izandako abusuen kasuak Vatikanoko azken ordukoa