"Haurren prozesioa" bezala ezaguna da, eta Albia Lorategietan dagoen San Bizente elizatik atera da. 900 kofrade inguruk parte hartu dute, korneta eta danbor hotsekin.
Haizerari, euriari eta txingorrari aurre egin behar izan diete asteburu honetan Xabierrera oinez joan diren erromesek. Egunsentian, ateri zela, Zangozatik abiatuta egin dute ibilaldiaren azken zatia, eta Xabierko gazteluaren atarian, meza entzun dute. Gaur zortzi izango da bigarren xabieraldia.
Oinez, bizikletaz, patinetan zein zaldi gainean, milaka lagun ari dira pixkanaka Xabierrera gerturatzen, Nafarroako zaindairaren jaioterrira. Arreta eta segurtasun dispositibo sendoa jarri da martxan, 200 boluntario, 343 foruzain, Babes Zibileko kide eta udaltzainez osatutakoa.
Espainiako Elizaren buru izateko hautagaien artean Joseba Segura Bilboko gotzaina dago, baina badirudi aukeratua Luis Arguello Valladolideko artzapezpikua izango dela. Emaitza astearte goizean jakinaraziko dute.
Begoñako Andre Mariaren Basilikan, Bilbon, azken agurra eman diote Juan Maria Uriarte gotzain emerituari. Uriarte gotzain ordenatu zen lekuan egin dute, beraz, haren aldeko lehen meza, egungo Bilboko gotzaina den Joseba Segurak gidatuta.
Gaur izan da Juan Maria Uriarte gotzainaren aldeko hileta elizkizuna Bilboko Begoñako Basilikan. Politika, kultura eta kirol munduko pertsonak izan dira hiletan.
17:00etan egingo dute hileta elizkizuna, Begoñako Andre Mariaren Basilikan. Aurrez, 15:30 arte, irekita egongo da haren hil-kapera Begoñako Gogarte Etxean. Bihar, asteartearekin, haren aldeko beste meza bat egingo dute Donostian.
Asteleheneko 15:30era arte egongo da irekita hil-kapera Begoñako Gogarte Etxean. Ondoren, 17:00etan, hileta-elizkizuna egingo dute Begoñako Andre Mariaren Basilikan, eta beste meza bat hurrengo egunean, otsailaren 20an, Donostian, Artzain Onaren Katedralean.
Urkulluk nabarmendu duenez, "herritarrengandik hurbil egoten jakin izan zuen, eta hurbil egiten euskal Eliza ere". Behartsuenen alde eta Elizatik euskal kultura bultzatzen egindako lana goraipatu du, baita euskal gizarteari "bakegintzaren bidea erakutsi" izana ere.
Juan Maria Uriarte Donostiako gotzain emerituaren hil-kapera igande honetan ireki dute Begoñako Gogarte Etxean, eta jende ugari joan da gotzainari azken agurra ematera. Asteleheneko 13:00ak arte egongo da irekita.
Juan Maria Uriartek jendeari sakonki entzuteko gaitasuna eta fede sendoa zituela azaldu du Segurak. Era guztietako ideologia eta pentsamoldeak dituztenekin hitz egiteko zuen dohaina azpimarratu du, bai eta solaskide guztiak "ongi hartuak" eta "aberastuak" sentiarazten zituela ere.
Urteekin indarra hartu zuen Uriartek bakearen alde hartutako "konpromisoak", eta 1998ko su-etenean jo zuen goia; izan ere, Jose Maria Aznarrek bitartekari hautatu zuen ETAk eta Espainiako Gobernuak Suitzan 1999ko maiatzean egindako bileran.
90 urte zituen, eta duela egun batzuk ospitaleratu zuten, iktus bat izan baitzuen. Donostiako gotzaina izan zen 2000tik 2010era, eta ETAren amaiera bilatzeko negoziazioetan parte hartu zuen. Hileta-elizkizuna astelehen honetan izango da, 17:00etan, Begoñako Basilikan.
Donostiako gotzain emeritua 90 urterekin hil da, iktus baten ondorioz ospitaleratu eta gero. Bake-prozesuaren alde urte luzez egindako lanagatik izan zen ezaguna, batez ere, erlijiosoa.
Juan Maria Uriarte Donostiako gotzain emeritua Basurtuko ospitaleko zainketa intentsiboen unitatean ingresatu dute, iktus bat pairatu ondoren, gaur Bilboko Elizbarrutiak jakitera eman duenez.
Milei ultra eskuindarrak askotan kritikatu du Frantzisko aita santua bere ekimen sozialengatik. "Komunista" eta "deabruaren ordezkari" deitu dio behin baino gehiagotan. Mama Antula Argetinako lehen santuaren kanonizazioan elkartu dira biak, eta bien arteko giro ezin hobea dagoela erakutsi dute.
Ehunka lagun kalera atera dira gaur, Zestoako Gaztetxearen defentsan. Epaileak Gazte Asanbladako kideei eraikinetik ateratzeko agindua eman die, Elizarena baita eta prozesu judizialaren gastuak ordaintzera zigortu ditu. Epaia gaitzesteaz gain, mobilizatzen jarraituko dutela iragarri dute.
Akusatua hil delako edo kasua preskribitu delako, ibilbide judizialik izan ez duten salaketak aztertzea izango da sortu berri dan batzordearen helburua.
Azpeitiko Epaitegiak arrazoia eman dio Zestoako Andra Mari Parrokiari, eta Elizondo Etxea, elizak herrian duen lokala, "berehala" uzteko agindua eman die Gazte Asanbladako gazteei.
Gazte Asanbladaren eta Donostiako Elizbarrutiaren arteko gatazka otsailean hasi zen, talde honek Elizondo etxea hartu zuenean. Elizbarrutiak prozedura judiziala abiatu du gazteak etxetik ateratzeko, apostasia kanpaina eta Elizaren aurkako protestak hasi baitzituzten.
Elizako kanpaiak gauez isiltzea erabaki du Segurako Udalak. Bizilagun batzuen kexei kasu eginez, gauean ordua emateko kanpaiak isilaraztea erabaki dute. Beste batzuentzat, ordea, pena da beti ezagutu duten ohitura batekin bukatzea.
18 urtez Orioko apaiz izan ostean Donostiako Artzain Onaren katedralera aldatu da zumaiarra. Bertan hartu du Euskadi Irratia, eta bere eguneroko jardunaz, Donostiako Elizbarrutiarenaz, eta eliza katolikoaren joerez egindako galderak erantzun ditu.
Erasoak 70eko hamarkadan gertatu ziren eta bi ikasle ohiek gizon bera seinalatu dute, irakasle lanetan zebilen erlijioso bat. Biktimen Arretarako Batzordeak biktima gehiago egon daitezkeela uste du.
Erabaki horrek Frantzisko aita santuaren borondateari jarraitzen dio, eta Kongregazioak 2021eko martxoan argitaratu zuenarekiko jarrera aldaketa dakar. Orduan esan zuen Eliza katolikoak ezin ziela bedeinkaziorik eman sexu bereko pertsonen batasunei.
Elizan abusuak jasan dituzten biktimei erreparazio integrala emateko plan bat egiten ari da Espainiako Gotzainen Batzarra; erreparazio integral horrek barne hartuko lituzke kalte-ordain ekonomikoak ere.
Sexu abusuak sufritutako adingabeei laguntza eta babesa ziurtatzeko legebiltzarreko batzordeak urtetan egindako txostena aho batez onartu du Eusko Legebiltzarrak. Egun garrantzitsua izan da biktimentzat.
Arantzazuko frantziskotarren inguruko pelikularen aurrestreinaldia Zinebiren Bertoko Begiradak sailaren barruan egingo dute, Bilbon. Pello Sarasua zuzendariak eta Naiara Goia Arantzazulab-eko zuzendari nagusiak azaldu dutenez, gizartearekin konpartitu nahi dute fraideek emandako guztia.
Leonor Paque Santa Marinako apaizaren sexu-abusuen biktima izan zen, 8 urterekin ospitaleratuta zegoenean. Espainiako herri defendatzailearen txostenak ez du ezustean harrapatu, ezta Eliza katolikoaren erreakzioak ere.
Horixe esan du Espainiako Gotzainen Biltzarreko idazkari nagusiak. Argi utzi du sexu abusuen biktima guztiek merezi dutela laguntza eta egindako kaltea erreparatzea. "Soilik Elizaren biktimak kontuan hartzen baditugu, % 90 kanpoan geratuko lirateke", esan du.
"Elizaren biktimak bakarrik kontuan hartuz gero, % 90 kanpoan geratuko lirateke eta ez lukete erreparaziorik izango", adierazi dute gaur goizean eskainitako prentsaurrekoan.
Mikel Eziolazak sexu abusuak jasan zituen Erreparazioko ikastetxe erlijiosoan, Garesen (Nafarroa). Horren iritzian, Angel Gabilondok aurkeztutako txostenak agerian utzi du "Elizak biktimak abandonatu eta abusuak ezkutatu" dituela.
Hala jasotzen du Espainiako Herri Defendatzaileak Eliza katolikoan gertatutako sexu abusuen inguruko lehen txosten ofizialak. Ezinezkoa da, hala ere, biktima eta erasotzaile kopuru zehatza jakitea, argitara atera diren kasuak baino askoz gehiago baitira isilean geratu direnak.
Lisboatik Koreara itzuli aurretik herri txiki batean fedea nola bizi duten jakin nahi izan dute eta Mundakan egin dute geldialdia. Egunotan elizkizunak koreeraz eta gaztelaniaz ospatu dituzte Mundakan, herritarrek ere parte har zezaten.
Aita Santua Lisboan da, gazte katolikoen munduko jardunaldian parte hartzeko. Ekitaldietan, mundu osoko milioi bat lagunek parte hartzea aurreikusten dute. Programa ofizialetik kanpo, Portugalen eliza katolikoaren baitan abusu sexualak jasan dituzten biktima batzuekin bilduko da Aita Santua.