Gizartea -

Garraio publikoa

Barik eta Bat erabilgarri, gaurtik aurrera, Donostiako autobusetan

Mugi txartela ere erabili ahal izango da. Garraio sailburuordearen esanetan, beste pauso bat da Euskadiko txartel bakarrerantz.

Argazkia: DBus
Argazkia: DBus
Argazkia: DBus

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mugi txartelaz gain, Barik eta Bat txartelak erabili ahal izango dira gaurtik aurrera DBus Donostiako autobus publikoen konpainiako autobusetan. Hasiera batean DBuseko autobus linea batean erabili ahal izango da, baina hiru hilabeteko epean linea guztietara zabalduko da.

Interoperabilitatea DBuseko sarera zabaltzeko proiektuaren aurkezpenean Antonio Aiz Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuordeak adierazi duenez, Euskadiko garraio "txartel bakarrerantz emandako beste pauso bat da".

DBuseko autobusen garajean egindako agerraldia azpimarratu dute interoperabilitate proiektua DBuseko 45. linearekin jarriko dute martxan. Proiektu honetarako linea ez da kasualitatez aukeratu, izan ere, 45. lineak Renfe eta autobus geltokiak erdialdearekin, Antiguorekin, Unibertsitateekin eta Aieterekin lotzen ditu. Ondoren, progresiboki, proiektua DBuseko gainerako lineetara zabalduko dute.

Mugi txartela dutenek ere hobariak dituzte Gasteizko eta Bilboko tranbiatan, Hendaiatik Bilbora doazen EuskoTren konpainiaren trenetan, Larreinetako funikularrean eta, laster, Bilboko Metroan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia albisteak Zer gertatu da Bizkaian? Albisteak Gipuzkoa Araba EAE albisteak Gizartea Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Garraio komuna gaur Dbus albisteak