Ekonomia -

INDUSTRIA

Lanuzteak deitu dituzte Talgon, Renfek ezarritako isunarengatik langileen soldatak jaitsi egingo direlako

Eskatutako trenak agindutako epean ez egiteagatik 116 milioi euroko isuna ordaindu beharko dio tren ekoizleak Renferi. Ondorioz, langileek 10 milioi euro gutxiago jasoko dutela kalkulatu du CSIF sindikatuak.

Talgo. Artxiboko irudia: EFE
Talgo. Artxiboko irudia: EFE

Talgo. Artxiboko irudia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CSIF sindikatuak mobilizazioak eta lanuzteak deitu ditu Talgon, Renfek tren ekoizleari ezarri dion 116 milioi euroko isunaren ondorioz langileen soldatak jaitsi egingo direla salatzeko.

Sindikatuak ohar bidez jakinarazi duenez, langileen soldata aldagarrian izango du eragina aipaturiko isunak.

Eskatutako trenak agindutako epean ez egiteagatik ezarri diote isuna Talgori, baina izandako atzerapenak pandemiaren eta horniduran izandako arazoen ondorio izan direla argudiatu du sindikatuak.

Espainiako Gobernuak Talgo enpresa estrategiko izendatu zuen pandemian, eta horregatik CSIFek ez du ulertzen orain ondorioak langileek pairatu behar izatea.

Azkenik, sindikatuak Renferen kontra hitz gogorrak bota ditu, bilera eskatu arren ez duelako erantzunik izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Grebak Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Ekonomia albisteak Albisteak Gaur Albisteak Euskal sindikatuak Renfe albisteak Lan gatazkak azken ordukoa Industria albisteak