Ekonomia -
EUSKAL INDUSTRIA
Pradalesek uste du akordioa erdietsiko dutela Talgok eta Sidenorrek: "Jaurlaritzak itun hori bultzatuko du"
Talgo empresako administrazio kontseiluak Sidenorrekin negoziazioa abiatuko zuela esan eta biharamunean iritsi dira lehendakariaren hitzok, "balizko salerosketa" baterako.
EITB MEDIA
Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren esanetan, Talgok eta Sidenor industria taldeak akordio bat lortuko dute tren fabrikatzaileak "egonkortasuna eta etorkizuna" izan ditzan. Hala, Eusko Jaurlaritzak itun hori egitea "bultzatuko" duela gaineratu du.
Pradalesen azpimarratu du Talgok "irteera bat" izan dezan lagundu nahi dutela; izan ere, "trenaren sektorean Talgo enpresa estrategikoa" dela uste baitu. Adierazpenok egin ditu lehendakarak Talgok, Sidenorrekin "balizko salerosketa" baterako negoziazioa abiatuko dutela esan eta biharamunean egin ditu.
Atresmediak Madrilen antolatutako Metafuturo Foroan, lehendakariak Jose Antonio Jainaga Sidenorreko presidentearen "ibilbide oparoa" aitortu du, eta gogorarazi du Talgok ehunka langile dituela Euskadin, euskal hornitzaileen kate garrantzitsu bat dela, eta "salmentetan" 4.000 milioi baino gehiago dituela.
Zentzu horretan, Pradalesek adierazi du Eusko Jaurlaritzari "konpainia industrial hori errotzen laguntzea interesatzen zaiola, etorkizuneko plan industrial bat izan dezan". Testuinguru horretan, esan du "interesatzen zaiela bazkide industrial ahaldundu bat egotea", hau da, "bermeak emango dituen enpresaburu industrial bat".
Bere hitzaldian zehar bestelako kontuez ere aritu da Pradales, eta, besteak beste, Europaren baitan, Euskadik pisu handiagoa izan dezan eskatu du. Horretarako, Pradalesek dio ezinbestekoa Makroeskualde atlantikoa bultzatzea.
Finantza eta energia sektoreei zergak indarrean mantezeko aukeraren inguruan, lehendakariak kritikatu du "ez dela modurik egokiena herrialde bateko industria garatzeko".
Amaitzeko, Isabel Diaz Ayuso Madrilgo presidenteak Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuarekin Moncloa Jauregian biltzeari uko egin diola eta, lehendakariak esan du "desadostasun bat dagoenean hobe dela aurrez aurre hitz egitea", eta ez horri uko egitea.