Ekonomia -

FINANTZA ERAKUNDEAK

Banketxeek transferentziak 10 segundoan eta komisio gehigarririk gabe egin beharko dituzte 2025etik aurrera

Hala jasotzen du EBren arau berriak. Helburua da transferentzia guztiak online bankak edo Bizumek eskaintzen dutenarekin parekatzea, hau da, doakoa eta berehalakoa izatea. Dena ondo bidean, betebehar hori 2025. urtearen amaieran indarrean egotea aurreikusi da.

Pertsona bat bere mugikorrari begira. Artxiboko irudia: Pixabay
Pertsona bat bere mugikorrari begira
Pertsona bat bere mugikorrari begira. Artxiboko irudia: Pixabay

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Facua-Consumidores en Accion erakundeak jakinarazi duenez, Europako araudi berri batek finantza-erakundeak behartuko ditu transferentziak hartzaileengana gehienez ere 10 segundotan iristera, eta ohiko transferentziei ezin izango diete komisio gehigarririk aplikatu; izan ere, orain arte zenbait banketxek 12 eurorainoko komisioa aplikatzen dute. Itxura guztien arabera, neurria 2025aren amaieran egongo da indarrean.

Europako Parlamentuak Europako ordainketen araudia eguneratzea onartu du, eta ransferentzia guztiak online bankak edo Bizumek eskaintzen dutenarekin parekatu nahi dute, hau da, transferentzia guztiak doakoak eta berehalakoak izatea.

Neurri berriak jasotzen duenez, banku-transferentziak egikarituko dira eguna eta ordua edozein direla ere, eta hartzaileari 10 segundo baino gutxiagoko epean iritsi beharko zaio ditua. Denbora horretan, dirua behar bezala jaso dela ere jakinarazi beharko zaio ordaintzaileari. Denboraz gain, araudiak zehazten du transferentzia horien kostua doakoak izango dela.

Neurri gehigarri gisa, iruzurraren aurkako neurriak ezartzera ere behartuko du araudiak, diruaren mugimendi egokiak ziurtatzeko. Bankuek nortasuna egiaztatzeko sistema bat izan beharko dute; askok jada eskaintzen dute, baina aurrerantzean nahitaezkoa izango da. 

Araudi aldaketa Europako Parlamentuak onartu ondoren, Europar Batasunaren Egunkari Ofizialean argitaratuko da, eta 20 egun pasa ondotik, herrialdeek 12 hilabete izango dituzte araudia martxan jartzeko, eta, hortaz, banketxeek hura betetzera behartzeko.

Araudia Europako Parlamentuarena denez, euroa erabiltzen ez duten herrialdeei ere aplikatuko zaie, baina egokitzapen-epe luzeagoa izango dute. Europako bankuek arau berri hori betetzen ez badute, zigorrak izango dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Kutxabank albisteak BBVA berriak Laboral Kutxa albisteak Banco Santander argazkiak Gizartea Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Albisteak Europako Banku Zentrala Kontsumitzaileen eskubideak