Ekonomia -

Titular nagusiak

Albiste izango dira: EITB Data, marea biziak eta baserritarren protestak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Irudia: EITB Data
Irudia: EITB Data
Irudia: EITB Data

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko otsailak 12, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- EITB Data:  Enplegu autonomoaren EAEko eta Nafarroako erradiografia kaleratu du gaur EITB Datak, eta izenburu nagusietako bat hau da: EAEko 100 langiletik 16 autonomoak dira, orain hamar urte baino hiru puntu gutxiago

- Mare biziak: Marea biziak zeuden gaurko iragarrita, eta itsasgorak (06:11) uholdeak eragin ditu Bilboko hainbat auzotan, Zorrotzaurren eta Olabeagan, eta Erandion (Bizkaia), besteak beste. Gipuzkoan, Oria ibaiak gainezka egin du Aia eta Orio artean, N-634 errepidearen parean. Horrez gain, itsasoaren mailan dauden Pasai Donibaneko (Pasaia) kaleak urpetuta azaldu dira goizean. 

- Baserritarren protestak: Gipuzkoako baserritar talde batek (siglarik gabe eta sindikatuekin adostu gabe) mobilizatzeko deia egin du astelehenerako, "lehen sektore duin baten alde". Euskal Herriko gainerako lurraldeetan egin den moduan, Gipuzkoan ere errepideak hartuko dituzte. Halaber, Nafarroako nekazariek ere, gaur mobilizazioekin jarraituko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo gaur Zer gertatu da Bizkaian? EAE gaur Lana berriak Eguraldia argazkiak Gizartea Manifestazioak Sindikatuen azken ordukoa Nekazaritzaren egungo albisteak Lan gatazkak azken ordukoa EITB Data