Ekonomia -

EUSKO JAURLARITZA

Borondatezko aurreikuspen planen pentsio osagarria hilero kobratzea lehenesten du dekretu berriak

Dirua dena batera kobratzeko muga bat ezarri da, 36.166 euro, eta hortik gora dutenek zati handi bat hilero kobratu beharko dute. Apirilean sartuko da indarrean Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen jarduera arautzen duen dekretu berria.

Itzarri erakundearen bulego bat. Artxiboko irudia.
Itzarri erakundearen bulego bat. Artxiboko irudia.
Itzarri erakundearen bulego bat. Artxiboko irudia.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Borondatezko aurreikuspen planen pentsio osagarria hilero kobratzea lehenesten du Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen (BGAE) jarduera arautuko duen dekretu berriak, eta apirilaren 2an sartuko da indarrean. Gizarte Aurreikuspenaren Euskal Kontseiluak gaur berretsi du dekretua, Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasuneko sailburua buru dela, Gasteizen egin duten batzarrean. 

Lagun Aro, Elkarkidetza eta Geroa dira BGAE nagusiak, eta pentsio sistema publikoak osatzeko helburua duten erakundeak dira. Hemendik aurrera, testu berria aintzat hartuta, lehentasuna emango diote ohiko pentsioaren osagarria den dirua hilero kobratzeari, eta ez dena batera. Hala, ordainketa errenta moduan zehazteko, 65 urtetik aurrerako pentsio publikoa jasotzeko ezarrita dauden baremoak hartuko dira kontuan.

Zehazki, prestazio osagarriak jasotzeko formula mistoa ezartzen du araudi berriak, errenta moduan eta kapital moduan. Dirua dena batera kobratzeko muga bat ezarri da, 36.166 euro, eta hortik gora dutenek zati handi bat hilero kobratu beharko dute. Hileko pentsioak 200 eurokoak izango lirateke 15 urtean (12 ordainsaritan) eta 150 eurokoak 20 urtean (12 ordainsaritan).

Dekretu berria begi onez ikusten du Euskadiko BGAEn Federazioko presidente den Ignacio Etxebarriak. Halere, uste du pentsio osagarriak errentan jasotzeak hobari fiskalak izan behar dituela. Gaur gaurkoz, kapital modura jasotzeak hobariak ditu, baina errenta modura kobratzeak ez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Pentsioak Zerga politika